Ascomycota

Ascomycota
Scarlet elf cap cadnant dingle.jpg
Sarcoscypha austriaca
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
Dibisioa Ascomycota
(Berk 1857) Caval.-Sm. 1998[1]
Azpifilumak/Klaseak
Pezizomycotina
Laboulbeniomycetes
Eurotiomycetes
Lecanoromycetes
Leotiomycetes
Pezizomycetes
Sordariomycetes
Dothideomycetes
Lichinomycetes
Arthoniomycetes
Orbilomycetes
Incertae sedis (sailkatu gabe)
Lahmiales
Medeolariales
Triblidiales
Saccharomycotina
Saccharomycetes
Taphrinomycotina
Neolectomycetes
Pneumocystidomycetes
Schizosaccharomycetes
Taphrinomycetes


Ascomycota Fungi erreinuko eta Dikarya azpierreinuko filum bat da. Talde honetako espezieak sexualki ugaltzen direnean, espora higiezinak ekoizten dituzte asku deritzon zelula berezi mikroskopikoetan (grezieraz: askos, "zakua" edo "zahagia"). Espora hauei askospora deritze. Hala ere, Ascomycota taldeko espezie batzuk ez dira modu sexualean ugaltzen eta ez dute asku edo askosporarik sortzen. Espezie hauek Ascomycota taldean sartu badira, antzekotasun morfologiko eta fisiologioetan eta, batez ere, ADN sekuentzien alderaketan oinarrituta izan da[2][3].

Talde monofiletiko honek oso arrakastatsuak eta esanguratsuak diren hainbat organismo barne hartzen ditu. Askomikotak dira, besteak beste, karraspinak, boilurrak, okin-legamia eta likenik gehienak (azken hauei "askoliken" ere deitzen zaie). Landareentzat patogenoak diren hainbat onddo ere Ascomycota taldekoak dira: sagarraren zigarra, ainoa, oidioa... Laborategietan ere, genetikako eta biologia zelularreko esperimentuak egiteko, oso erabiliak dira talde honetako hainbat espezie, hala nola Sordaria fimicola, Neurospora crassa eta zenbait legamia. Antibiotikoen industrian eta gaztagintzan askomikotoak diren Penicillium generoko espezieak erabiltzen dira. Azken aldiko ikerketa filogenetikoak egin baino lehen, Penicillium taldekoak Deuteromycota izeneko filum artifizial batean sailkatuta zeuden.

Ascomycetes eta Ascomycota

Iraganean, Fungi erreinua ondo ezagutzen ez zenean, askomikotak klasetzat hartzen ziren, ez filumtzat. Talde honi jatorriz eman zitzaion terminoa "askomizeteak" izan zen, 1800. urte inguruan, askuak zituzten espezieak (likenak salbu) biltzen zituen taxon gisa. Laster likenak ere sartu ziren talde honetan, eta askomizete termino estandarra bihurtu zen, klase mailan, askuak zituzten espezie guztientzako, " Basidiomycetes" terminoa basidioak zituzten onddoentzat erabili zen modu berean. Gero, taldea mailaz igo zen, eta azkenerako, Ascomycota bilakatu zen. Orain Ascomycota eta Basidiomycota filumek Dikarya azpierreinua osatzen dute. Hala ere, oraindik ere askomizete hitza erruz erabiltzen da.

Other Languages
aragonés: Ascomycota
العربية: فطريات زقية
asturianu: Ascomycota
azərbaycanca: Ascomycota
беларуская: Аскаміцэты
български: Торбести гъби
català: Ascomicots
Cebuano: Ascomycota
dansk: Sæksvampe
Deutsch: Schlauchpilze
English: Ascomycota
Esperanto: Askofungoj
español: Ascomycota
eesti: Kottseened
français: Ascomycota
Gaeilge: Ascomycota
galego: Ascomicetos
עברית: פטריות שק
interlingua: Ascomycota
Bahasa Indonesia: Ascomycota
íslenska: Asksveppir
italiano: Ascomycota
日本語: 子嚢菌門
Basa Jawa: Ascomycota
қазақша: Аскомицеттер
한국어: 자낭균류
latviešu: Asku sēnes
македонски: Торбести габи
Nederlands: Ascomyceten
polski: Workowce
português: Ascomycota
română: Ascomycota
русский: Аскомицеты
Scots: Ascomycota
srpskohrvatski / српскохрватски: Gljive mešinarke
Simple English: Ascomycota
slovenčina: Vreckaté huby
Tagalog: Ascomycota
татарча/tatarça: Сумкалы гөмбәләр
Tiếng Việt: Ascomycota
walon: Ascomicete
Winaray: Ascomycota
中文: 子囊菌门