Artiach

Artiach 1907an Bilbon sortutako gaileta-enpresa da, 2012 urteaz geroztik Nutrexpa jabea duena.

1917an, orduko greba orokorraren barnean, bost paketatzailek —guztiak emakumezkoak— abiatu zuten, soldata txikiengatik eta nagusiak emandako tratu txarrengatik protestan. Aurki jaso zuten lankide gehiagoren babesa, eta zuzendaritzak lantegia itxi behar izan zuen grebak iraun artean. Azkenean, greba hasi zuten neskak kaleratu zituzten. Nolanahi ere, protestak izan zuen eraginik inguruan: Bilboko bi zopa enpresak bat-batean soldatak igo zizkieten euren beharginei.[1]

1923an 67 langile baino ez zituen arren,[2] 1970eko hamarkadako une gorenean 800 ere izan zituen. 1983ko uholdeen ondorioz, Artiach familiak Nabisco elkarteari enpresa saldu zion. 2006an Kraft Foods, 2008an Panrico eta azkenik 2012an Nutrexpa bilakatu ziren jabe berri. Egungo lantegi nagusia Orozkon dago eta urtero 24000 Tn egiten ditu.

Gaileta marka famatu asko sortu zituen: María, Chiquilín, Cocochu, Craker, Digesta, Bizcocho Artiach, Boronitas,Ceylan, Artinata eta beste asko.[3] Taldeko beste lantegietan marka ospetsuak ere egin dituzte, adibidez Vianan Marbú galletak egin dituzte.

1990eko hamarkadaren hasieran txirrindularitza talde bat babestu zuen.

  • erreferentziak

Erreferentziak

  1.   Velte, Samara (2018-03-04), «Munduak geldiarazi zituzten emakumeak», https://www.berria.eus/paperekoa/1943/008/001/2018-03-04/munduak_geldiarazi_zituzten_emakumeak.htmCC BY-SA 4.0 lizentziapean  .
  2.   Ibañez, Maite; Zabala, Marta (2007), Las galleteras de Deusto: el trabajo de la mujer en el Bilbao industrial, Bilbo: Bilboko Udala, 89. orrialdea, ISBN 84-95653-89-3  .
  3.   Sánchez, Esteban (2007), Artiach: la fábrica de galletas de Bilbao: 1907, Temas vizcaínos, Bilbo: BBK, 137. orrialdea, ISBN 978-84-8056-241-6  .


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia .
Other Languages
español: Artiach