Arrokaren Kupula

Arrokaren Kupula
Temple Mount.JPG
Arrokaren Kupula
Kokapena
kokapenmapa
Koordenatuak 31° 46′ 41″ N, 35° 14′ 07″ E / 31° 46′ 41″ N, 35° 14′ 07″ E / 31.778055555556; 35.235277777778
Komisarioa Abd al-Malik ibn Marwan
Arkitektura

Arrokaren Kupula ( arabieraz قبة الصخرة Qubbat as-Sajra) Jerusalemgo Meskiten Zelaigunearen erdian dagoen islamdar tenplu bat da. 687 eta 691 bitartean eraiki zuen Abd al-Malikek, bederatzigarren kalifak. Umarren meskita izenarekin ere ezagutzen da (berez, meskita bat ez den arren), bertan, bigarren kalifa izan zen Umarrek, musulmanek Jerusalem konkistatu zuenean otoitz egin zuen tokia delako. Musulmanek, gainera, Mahoma zerurantz igo zen tokitzat hartzen dute.

Tradizioaren arabera, Kupula Alaren omenez eraiki zen. Jerusalemgo tokirik ezagunenetako bat da.

Musulmanek, Kupularen erdian dagoen arroka, Mahoma zerurantz igo zen tokia dela uste dute, Alarekin biltzeko, Gabriel goiaingeruak lagunduta. Musulmanentzako, toki sakratua da.

Juduek, toki hori, Yahvehren aginduz, Abraham bere seme Isaak sakrifikatzeko zorian egon zen tokia dela diote, non Jakobek zeruranzko eskailera ikusi zuen, eta Jerusalemgo tenpluaren bihotza dagoen tokia. Beste judutar tradizio batzuek, mundua eraikitzeko lehen harria jarri zen tokia dela diote. Islamak ere bere baitan hartzen du Abrahamen sakrifizioaren tradizioa, baina, kasu honetan, Abrahamek sakrifikatu beharreko bere semea ez da Isaak, Ismael baizik, bere seme nagusia.

Hamahiru mende baino gehiagoz aldaketa nabarmengarririk gabe, Arrokaren Kupulak, munduko arkitektura altxorrik eder eta iraunkorrenetako bat izaten jarraitzen du.

Historia

Tenplu hau 687- 692 artean izan zen eraikia, musulmanen hedapenaren puntu gorenenean. Nahiz eta islamak urte asko zeraman etengabeko hedapenean, esan daiteke hau dela islamdar arkitekturaren lehenengo eraikin garrantzitsua. Izan ere, ordura arte arabiarrak herri nomada zirenez, ez zuten arterako ezta arkitekturarako tradizio handirik. Islamdar arkitektura eta artearen garapena beste herri eta kultura batzuekin kontaktuan jartzean gertatu zen. Kontaktu hau gauzatu ahal izateko funtsezkoa izan zen 660. urtean hiriburua Medinatik Damaskora eramatea, Damaskon kultura greko-erromatarren eragina handiagoa baitzen.

Arrokaren Kupula eraiki zen garaian, Damaskoko kalifa eta Mekako kalifaren artean gatazka zegoen. Tenplu honen eraikuntzarekin Damaskoko kalifak erromesaldia Mekatik Jerusalemera igaro nahi izan zuen.

Other Languages
العربية: قبة الصخرة
azərbaycanca: Qübbətüs-Səhra
български: Купол на Скалата
čeština: Skalní dóm
Deutsch: Felsendom
فارسی: قبةالصخره
français: Dôme du Rocher
עברית: כיפת הסלע
magyar: Sziklamecset
Bahasa Indonesia: Kubah Shakhrah
日本語: 岩のドーム
Basa Jawa: Kubah Shakhrah
한국어: 바위의 돔
Latina: Tholus Saxi
latviešu: Klints kupols
македонски: Златна купола
Bahasa Melayu: Qubbat As-Sakhrah
Nederlands: Rotskoepel
norsk nynorsk: Klippedomen
português: Cúpula da Rocha
română: Cupola Stâncii
русский: Купол Скалы
srpskohrvatski / српскохрватски: Kupola na stijeni
Simple English: Dome of the Rock
slovenčina: Skalný dóm
slovenščina: Kupola na skali
Basa Sunda: Masjid Umar
svenska: Klippdomen
татарча/tatarça: Кыя гөмбәзе мәчете
українська: Купол Скелі
吴语: 圆顶回庙