Arraza (biologia)

Irudiko bi zaldiak espezie berberekoak dira, Equus ferus caballus, baina arraza ezberdinetakoak. Haien arteko desberdintasun nagusiak fenotipikoak dira.
Artikulu hau arrraza biologiako termino bezala ulertutako arrazari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arraza».

Biologian, arraza edo enda zenbait espezie biologikoetan ageri den azpimultzo taxonomikoa da, azpiespezie mailaren azpikoa, gaur egun zientifikoki baztertuta dagoena.Espeziea baino maila baxuagoko talde taxonomikoa da, ezaugarri hereditario berak dituzten indibiduoez osatua. [1].

Hitza XVI. mendean hasi zen erabiltzen eta XIX. mendean izan zuen erabilera gailurra. Egun oraindik maiz erabiltzen da, batez ere etxe abereei (txakurrei, katuei, txerriei, etab.) lotutako azpimultzoak izendatzeko.

Arrazak ezaugarri fenotipikoetan oinarritzen dira, espezieak berriz, ezaugarri fenotipikoez gain, ezaugarri genetikoetan.

Etxaberei dagokienez, FAO-k horrela definitzen du terminoa[2]: Arraza etxabereen talde homogeneo bat da, azpiespezifikoa, kanpoko ezaugarri zehatzak dauzkana eta aldi berean identifikagarriak direnak. Beraz begiratu batez espezie berberan eta era berean definitutako beste taldetatik bereiztu daitezkenak. Baita ere talde homogeneo bat da, antzeko beste talde fenotipikoekiko banaketa geografikoa dela eta, akordioa badagoela bere aparteko identitatearen inguruan[3].

Terminoaren historia

Arraza terminoa XVI. mendean hasi zen erabiltzen, eta bere erabileraren gailurra XIX. mendean eman zen. Azpiespezie pareko taxonomi kategoriaren maila hartu zuen orduan.

Other Languages
العربية: عرق (تصنيف)
asturianu: Raza
azərbaycanca: İrq
dansk: Race
Deutsch: Rasse
Esperanto: Raso (biologio)
español: Raza
suomi: Rotu
français: Proles
Gaeilge: Cine
Bahasa Indonesia: Ras hewan dan tumbuhan
Ido: Raso
italiano: Razza
日本語: 品種
ქართული: რასა
한국어: 품종
Latina: Phyle
norsk nynorsk: Rase
norsk: Rase
polski: Rasa
português: Raça
davvisámegiella: Nálli
Simple English: Race (biology)
српски / srpski: Раса
svenska: Ras
Türkçe: Irk (biyoloji)
中文: 品種