Arrantza

Arrantzaleak Donibane Lohizunen (argazkia 1859-1910 artean)

Arrantza ekonomiako lehen sektorean sartutako jarduera bat da, arrainak eta itsasoko beste bizidun batzuk harrapatzea helburu duena.

Itsasbazterreko eta itsas zabaleko arrantza bereizi ohi dira, itsasontziek kostaldetik jarduten duten distantziaren arabera. Beste jarduera batzuk ere badaude. Arrantzaleak dira ogibide hau duten pertsonak.

Arrantza motak

Kostaldeko arrantza

Kostaldean egiten den arrantza da. Herrialde ez-garatuetan praktikatzen da, eta elikadura-baliabide garrantzitsuenetariko bat da. Harrapatutakoa autokontsumorako eta bertako merkaturako eta salmentarako erabili ohi da. Ontzi txikietan eta artisau-metodoekin egiten da, hola nola, sareak eta kanaberak erabiltzen, normalean eskuz edo tailer berezietan egiten direnak.[1][2]


Itsasbazterreko arrantza

Kostaldetik gertu egiten da, ontzi txiki edo ertainetan, hain zuzen. Ontziek aparatu eta makina modernoak eta konkretu batzuek izaten dituzte, espezie konkretuak eta arrainen multzoak non dauden jakiteko lana errazten dutenak. Ontzi askok zamategiak prestatuta izaten dute, harrapatutakoa kontserbatzeko eta ez usteltzeko. Arrantzaldia egun bat iraun ohi du, gehienez.

Itsas zabaleko arrantza

Itsas zabalean egiten da, edukiera handiko ontziekin; ontzi horiek aparatu eta makina modernoak eta konkretu batzuek izaten dituzte, arrain-sarda hautemateko eta zer tamaina duten jakiteko. Hainbat arrantza-teknika ezberdinak erabiltzen dira, hala nola, tretza, inguraketa eta arrastea:

Tretza: Arratntza teknika honetarako soka berezi bat erabiltzen da, subil deitzen dena. Uretan murgildutako subil izeneko soka luze bat da eta bertatik amuak dituzten poterak zintzilikatzen dira. Munduan tretza-arrantza egiteko hainbat modu daude baina normalean tretzariek ezpata-arrain, atun, halibut eta antzeko arrainak harrapatzen dituzte.

Inguraketa: Inguratze teknika arraina (antxoa, berdela...) inguratzean datzan arrantza mota da. Arrain sarda dagoen lekuraino joaten da sare batekin eta gero motordun txalupa batekin abiadura eta norabidea ondo erregulatuz eta zehaztuz, arrain sarda inguratu, azpitik sarea itxi eta hau biltzen da, sareari zirkunferentzia itxura emanez. 250-1000 metro luze eta 50 metro zabal ere izan daiteke sare mota hau, besteak beste. Sareak uretan igerian egoten da eta bildu egiten da arrain sarda etortzean. Teknika honen helburua sardan doazen arrainak harrapatzea da, bai ur gainean eta baita ur azpian ere. Hasieran, ezaugarri hauek zeuzkaten espezie gehienak beste arrantza teknika baten bidez arrantzatzen ziren, baina inguratze arrantza eraginkorrena zela ikusirik, erabiltzen hasi ziren, besteak alde batera utzirik.

Arrastea: Arrastea itsasontzitik arrastatzen doan inbutu formako sare bat erabiltzen duen arrantza teknika da. Arrantza teknika aktiboa da, izan ere, itsasontziak arraste-sarea toki batetik bestera mugiarazten du. Arraste sareak hondoan edo ur betean erabil daitezke, ontzi batek edo bik traturik. Hondoko arraste-sareek aurkitzen duten guzia harrapatzen dute (algak, arrainak, oskoldunak...). Protesta ugari eragin du arrantza teknika horrek, ekosistemak biziki kaltetzen baititu, habitatak suntsituz eta harrapakinen artean selekzio gutxi eginez. Hain gutxi kontrolatua eta itsasondoentzat hain bortitza denez, herrialde askotan zainduta eta mugatuta dago, baina oso gutxitan dago galarazita. Teknika hau dribarekin batera, selektibotasunik gabekoa da, izan ere bere aurrean harrapatzen duen guztia hausten du, bai algak, bai krustazeoak eta baita arrainak ere.

Ur beteko arrastean, sareak hondoko arrastean baino anitzez handiagoak izaten dira eta ez dute hondoa hunkitzen. Arrainetan egiterakoan, selektiboagoa da, sarda tinkoetan ibiltzen diren arrainak harrapatzen baitira gehienbat. Gainera, hondoa hunkitzen ez dutenez, habitatak ez dituzte suntsitzen. Hala ere, sare horiek zetazeoak harrapa ditzakete, eta beren eraginkortasunarengatik, arrantzatzen dituzten arrain espezieak lanjerrean ezar ditzakete.

Ontzi askok instalazio modernoak dituzte harrapakinak garbitzeko, zatikatzeko, paketatzeko eta izoztuta biltegiratzeko. Ontzi horiei faktoria-ontzi deritze, eta prestatuta daude hainbat astetako eta hilabetetako arrantza-kanpainak egiteko.

Other Languages
Afrikaans: Visvang
aragonés: Pesca
Ænglisc: Fiscoþ
العربية: صيد الأسماك
asturianu: Pesca
azərbaycanca: Balıqçılıq
български: Риболов
Bahasa Banjar: Maunjun
brezhoneg: Peskerezh
bosanski: Ribolov
català: Pesca
کوردی: ڕاوەماسی
čeština: Rybolov
Cymraeg: Pysgota
Deutsch: Fischerei
Ελληνικά: Αλιεία
English: Fishing
Esperanto: Fiŝkaptado
español: Pesca
eesti: Kalapüük
suomi: Kalastus
Gaeilge: Iascaireacht
Gàidhlig: Iasgach
galego: Pesca
Avañe'ẽ: Pirakutu
ગુજરાતી: માછીમારી
עברית: דיג
hrvatski: Ribolov
magyar: Halászat
Bahasa Indonesia: Penangkapan ikan
Ido: Peskado
íslenska: Fiskveiðar
日本語:
Basa Jawa: Mancing
Kabɩyɛ: Pɔɔ cɔlʋʋ
한국어: 어로
Кыргызча: Кайырмак
Latina: Piscatus
Lëtzebuergesch: Fëscherei
Limburgs: Vèsserij
lietuvių: Žūklė
latviešu: Zvejošana
македонски: Риболов
Nāhuatl: Michmāliztli
Napulitano: Pesca
Plattdüütsch: Fischeree
Nedersaksies: Visserieje
नेपाली: माछा पालन
Nederlands: Visserij
norsk nynorsk: Fiske
norsk: Fiske
Nouormand: Pêque
occitan: Pesca
Picard: Péqueu
português: Pesca
Runa Simi: Challwa hap'iy
română: Pescuit
русский: Рыбная ловля
Kinyarwanda: Uburobyi
саха тыла: Балыктааһын
sicilianu: Pisca
Scots: Fishin
srpskohrvatski / српскохрватски: Ribolov
Simple English: Fishing
slovenčina: Rybolov
slovenščina: Ribolov
српски / srpski: Риболов
svenska: Fiske
Kiswahili: Uvuvi
Türkçe: Balıkçılık
українська: Рибальство
oʻzbekcha/ўзбекча: Baliq ovlash
vepsän kel’: Kalatez
Tiếng Việt: Ngư nghiệp
walon: Pexhe
Winaray: Pangingisdâ
中文: 捕魚
粵語: 捉魚