Aristide Maillol

Aristide Maillol
Rippl-Rónai Aristide Maillol 1899.jpg
Bizitza
Jaiotza Banyuls-sur-Mer1861eko abenduaren 8a
Herrialdea   Frantzia
Bizilekua Banyuls-sur-Mer
Heriotza Banyuls-sur-Mer1944ko irailaren 27a (82 urte)
Heriotza modua istripua  trafiko istripua
Hezkuntza
Heziketa Arte Ederren Goi Eskola Nazionala
Académie Colarossi
Hizkuntzak frantsesa
Irakaslea(k) Jean-Léon Gérôme
Jarduerak
Jarduerak eskultorea, margolaria eta grabatzailea
Lan nabarmenak Flore
L'Air
L'Action enchaînée
Kidetza Artists Rights Society
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa
Gaua, Stuttgarten (Alemania)
Airea, Kröller Müller Museoan (Holanda)

Aristide Maillol ( Banyuls-sur-Mer, 1861eko abenduaren 8a - 1944ko irailaren 27a), frantses margolaria eta eskultorea .

Biografia

Pintura- eta eskultura-ikasketak egin zituen Parisko Arte Ederretako Eskolan. Haren lan guztietan Nabis taldearen eragina ikusten da, nahiz eta talde horretako kide izan ez. Berrogei urte eginak zituen arte ez zen sartu eskulturaren munduan. Rodinen inpresionismoaren eta patetismoaren kontrako jarrera erakutsi zuen hasiera-hasieratik; Greziako eta Erromako garai klasikoetako eskulturaren tradizioa gordetzea zuen helburua. Emakumezkoen eskulturak egin zituen batez ere (Eva, 1900; Gaua, 1904; Flore, 1911). 1901ean Greziara egin zuen bidaian indartu egin zen klasizismoarekin zuen lotura. Inolako espresionismo kritikorik erakusten ez duten eskulturekin batera, Monument à Cézanne (1912-15) eta Monument à Debussy (1935), ezaugarri nagusitzat dinamismoa duten beste batzuk egin zituen (Pensée enchaînée, 1905). Azken lanetan, L´Harmonie (brontzez egina, 1944an) eta L´Ile de France (1934), du Maillolen eskulturak goren maila.

Other Languages
български: Аристид Майол
čeština: Aristide Maillol
Esperanto: Aristide Maillol
français: Aristide Maillol
Lëtzebuergesch: Aristide Maillol
lietuvių: Aristide Maillol
Nederlands: Aristide Maillol
português: Aristide Maillol
srpskohrvatski / српскохрватски: Aristide Maillol
српски / srpski: Аристид Мајол
українська: Арістид Майоль
Tiếng Việt: Aristide Maillol