Aretxabaleta (Gasteiz)

Aretxabaleta
Gasteiz, Euskal Herria

Aretxabaleta gasteiz.jpg

Aretxabaleta 2008. urtean
Kokapena
Herrialdea   Euskal Herria
Probintzia   Araba
Udalerria Gasteiz
Koordenatuak 42° 49′ 55″ N, 2° 40′ 21″ W / 42° 49′ 55″ N, 2° 40′ 21″ W / 42.831944; -2.6725
Aretxabaleta hemen kokatua: Euskal Herria
Aretxabaleta
Aretxabaleta
Aretxabaleta hemen kokatua: Araba
Aretxabaleta
Aretxabaleta
Aretxabaleta (Gasteiz) hemen kokatua: Gasteiz
Aretxabaleta (Gasteiz)
Aretxabaleta (Gasteiz)
Aretxabaleta (Gasteiz) (Gasteiz)
Demografia
Biztanleria 118 (2015)

Aretxabaleta Gasteizko udalerria osatzen duten herrietariko bat da. 554 metroko garaieran kokaturik dago. Gasteiz erdigunetik bi kilometrora dago hegoaldeko norabidean. Gaur egun hiriaren baitan integraturik dago, inguruan eraiki zuten auzo berriaren eraginez.

Hirigintza

Gasteizko 2000ko Hiri Antolamenduko Plan Nagusiak Aretxabaleta eta Gardelegiko lurretan auzo berri bat eraikitzea aurreikusi zuen, Aretxabaleta-Gardelegi izenekoa hain zuzen. Auzo berriak 813.850 metro koadro bete zituen eta 2.210 etxebizitza berri eraikitzeko asmoa zegoen, horietatik 188 familiabakarreko isolatuak, 416 familiabakarreko atxikiak eta 1.455 babes ofizialekoak [1].

Auzo berriaren hiritartze lanak 2008an hasi ziren, eta 2012. urterako jadanik etxebizitzak eraikitzen hasita zeuden.

Aretxabaletako auzo berriaren urbanizazioa, 2013. urtean