Apolo

Apolo
Antzinako Greziako erlijioa
Roman Statue of Apollo.jpg
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
BaliokideakApollo
Familia
AitaZeus
AmaLeto
Ezkontidea(k)Urania eta Amphissa
Bikotea(k)Manto, Q1474700, Chione, Acacallis, Aethusa, Antianeira, Zirene, Kaliope, Terpsikore, Klio, Coronis, Arsinoe, Corycia, Creusa, Dryope, Evadne, Hekuba, Hypermestra, Melia, Othreis, Parthenope, Proclia, Psamathe, Rhoeo, Sinope, Syllis, Talia, Thero, Thyia, Celaeno, Melaina, Thyria, Bolina, Queen Rhodope, Philonis, Q16329137, Chrysothemis, Q12884196, Cia eta Leuconoe
Seme-alabakOncius, Asklepios, Troilus, Aristeo, Ion, Cycnus, Mopsus, Cinyras, Miletus, Orfeo, Lino, Linus, Acraepheus, Aegipan, Amphithemis, Amphissus, Hymen, Garamas, Naxos, Cydon, Eleuther, Thestor, Oaxes, Idmon, Ialemus, Filamon, Coronus, Parthenus, Lycorus, Agreus, Iamus, Anfiarao, Icadius, Lycomedes, Laodocus, Polypoetes, Tenes, Linus, Anius, Syrus, Lapithes, Zeuxippus, Q3667219, Delphus, Ptous, Trofonio, Telmissus, Apis, Chariclo, Epidaurus, Erymanthus, Euridize, Melaneus, Phemonoe, Q4068355, Megareus of Onchestus, Ismenus, Cicon, Philander, Phylacides, Dorus eta Aeneus
Anai-arrebakArtemisa eta Manes

Greziar eta erromatar mitologian, Apolo[1] (grezieraz ἈπόλλωνApóllōn edo ἈπέλλωνApellōn) olinpiar jainko nagusia da.

Kouros (bizarrik gabeko gaztea) ideala, Apolo da argiaren eta eguzkiaren jainkoa; egia eta profeziena; arkularitzarena; medikuntzarena; musikarena, poesiarena eta arteena, eta beste hainbat jarduerarena ere. Apoloren guraso dira Zeus eta Leto, eta arreba biki Artemisa. Delfosko zaindaria, han orakulu famatua zuen.

Herak, Letoz jelosturik, jainkosa hau erditzeko unean onar zezaten debekua emana zien lurreko leku orori. Leto toki batetik bestera atseden hartu gabe zebilela, uharte batek eman zion babesa, zeren hain zoritxarreko zen non ez baitzuen ezeren beldurrik. Artemisa eta Apolo bertan jaio ziren eta jainko honek, esker onez, mundu grekoaren erdian finkatu zuen uharte hura, eta Delos («Distiratsua») izena eman zion. Jaio eta zazpi egunetara heldutasunera iritsirik, Delfosa abiatu zen, bertan, Zeusen ordenari men eginez, santutegi bat eraikitzearren; zisneek eramandako orgak, alabaina, hiperboreoen lurraldera eraman zuen. Haien artean urtebete iraganik, Delfosa iritsi zeneko Temisen orakuluaz jabetua zen Piton suge odolzaleak bere mende hartua zuen lurraldea. Munstruoa hil ondoren eta haren izpiritua baketzearren Joko Pitikoak ezarri zituen. Orakulua beretu zuen eta tripode sakratua ezarri zuen santutegian; haren gainean emakume apaiz Pitia deituak, jainkoak inspiraturiko orakuluak ematen zituen. Geroago, bere anaia Heraklesen aurka borrokatu zen, beronek orakuluaz jabetu nahi izan baitzuen.

Oro har, Apolo ez zen oso zoriontsua izan maitasun kontuetan: ninfek eta emakumeek ihes egiten zioten, baina zenbaitetan bortxatu egiten zituen. Talia musarekin elkartzearen ondorioz Koribanteak sortu ziren, Uraniarekin Orfeo musikaria izan zuen eta Koronirekin Asklepios, medikuntzaren jainkoa. Haren mendekuak izugarriak izan ziren: Ziklopeak hil zituen, baita Nioberen haurrak ere; Marsias satiroa bizirik larrutu zuen, musikari gisa desafio egiteagatik, Troiako gerran, izurria zabaldu zuen greziarren artean Krise bere apaiza mendekatzeko, Agamemnon haren alaba bahitua zuelako; Laokoon eta haren semeak Apolok bidalitako sugeek ito zituzten bere kontrako laidoa zigortzearren.

Egeoko herrien ezaugarria den sinkretismoa mamitzen da Apolorengan, heleniar munduaren mugez kanpotik iritsitako hainbat jainko biltzen baititu. Mendeetan zehar atributu anitzez hornituko dute (lira, arkua, tripodea, erramua, oreina, etab.), harenganako gurtzak hartu zuen hedaduraren adierazgarri. Igarmen, musika eta poesiaren jainkoa, musen babeslea (Musageta), aldi berean gerrari eta artzaina da. Eguzki jainko gisa garbitzaile eta sendatzaile izanik ere, mendekatzaile eta bortitz ageri da batera, maiz aski sumindurak bereturik. Argitasunaren sinboloa, erlijio orfikoaren jainkoa izan zen.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Open Data Euskadi webgunean.
Other Languages
Afrikaans: Apollo
Alemannisch: Apollon
مصرى: ابولو
asturianu: Apolu
azərbaycanca: Apollon (mifologiya)
تۆرکجه: آپولون
Boarisch: Apollon
беларуская: Апалон
беларуская (тарашкевіца)‎: Апалён
български: Аполон
বাংলা: অ্যাপোলো
བོད་ཡིག: ཨ་པོ་ལུའོ།
brezhoneg: Apollon
bosanski: Apolon
català: Apol·lo
Mìng-dĕ̤ng-ngṳ̄: Ā-pŏ̤-lò̤
ᏣᎳᎩ: ᎠᏉᎳ
čeština: Apollón
Cymraeg: Apollo
dansk: Apollon
Deutsch: Apollon
Ελληνικά: Απόλλων
English: Apollo
Esperanto: Apolono
español: Apolo
eesti: Apollon
فارسی: آپولون
suomi: Apollon
français: Apollon
furlan: Apol
galego: Apolo
עברית: אפולו
हिन्दी: अपोलो
hrvatski: Apolon
magyar: Apollón
Հայերեն: Ապոլլոն
interlingua: Apollon
Bahasa Indonesia: Apollo (mitologi)
Ido: Apollon
íslenska: Apollon
italiano: Apollo
日本語: アポローン
ქართული: აპოლონი
ಕನ್ನಡ: ಅಪೊಲೊ
한국어: 아폴론
kernowek: Appolyn
Кыргызча: Аполлон
Latina: Apollo
Lëtzebuergesch: Apollo (Mythologie)
lietuvių: Apolonas
latviešu: Apollons
македонски: Аполон
മലയാളം: അപ്പോളോ
मराठी: अपोलो
Bahasa Melayu: Apollo
مازِرونی: آپولو
Plattdüütsch: Apollon
नेपाली: एपोलो
norsk nynorsk: Apollon
norsk: Apollon
Nouormand: Apollon
occitan: Apollon
ਪੰਜਾਬੀ: ਅਪੋਲੋ
português: Apolo
русский: Аполлон
русиньскый: Аполлон
Scots: Apollo
srpskohrvatski / српскохрватски: Apolon
Simple English: Apollo
slovenčina: Apolón
slovenščina: Apolon
shqip: Apoloni
српски / srpski: Аполон
svenska: Apollon
Kiswahili: Apolo
தமிழ்: அப்பல்லோ
тоҷикӣ: Аполлон
Tagalog: Apollo
Türkçe: Apollon
татарча/tatarça: Apollon
українська: Аполлон
اردو: اپالو
oʻzbekcha/ўзбекча: Apollon
vepsän kel’: Apollon
Tiếng Việt: Apollo
Winaray: Apollo
吴语: 阿波罗
中文: 阿波罗
Bân-lâm-gú: Apollo
粵語: 阿波羅