Antzinaroa

Agrigento: Adostasunaren tenplua

Antzinaroa, Europako historian, Historiaurretik Erdi Arora bitartean Mediterraneo inguruan garatutako zibilizazioen garaia da. Idazkerak ematen dio hasiera garai honi, K. a. IV. milurtekoan Egipton eta Mesopotamian sortu baitzen. Eskuarki, Antzinaroaren amaieratzat jotzen da Erromatar Mendebaldeko Inperioko azken enperadorearen erorketa (K. o. 476. urtea). Dena den, hainbat historialarik data hori aurrera edo atzera mugitzen dute (K. o. 300-600 artean).

Antzinako Grezian eta Erroman Europako lehendabiziko zibilizazio letradunak izan ziren. Garai horietan, gaur egungo Europaren sustraiak sortu ziren: Greziakoak dira ezagutzen ditugun filosofia, artea eta historia bera ere; erromatarrak, berriz, zuzenbidea, alfabetoa eta hizkuntza andana (hizkuntza erromantzeak hain zuzen ere), besteak beste. Halaber, kristautasuna hasi zen hedatzen. Prozesu motela eta luzea izan arren, urte askotan Europako ikurretako bat erlijio hori (edo erlijio horren mota bat) bilakatu zen.

Erromatar Inperioak Mediterraneo inguruko lurraldeak batu zituen, Europan egungo Portugaldik Turkia arte. K. o. lehendabiziko bi mendeetan ez zuen etsai arriskutsurik ezagutu, eta mugen barruan bakea (Pax Romana) ezarri zen. Hala ere, barneko borrokak eta kanpoko inbasioak zirela medio, Europako Mendebaldean Erromako boterea desagertu zen. Ekialdean, Konstantinopolis hiriburua, Inperioak aurrera egin zuen beste milurteko batez.

Other Languages
Alemannisch: Altertum
العربية: تاريخ قديم
asturianu: Edá Antigua
azərbaycanca: Qədim Dünya
Boarisch: Oitadum
žemaitėška: Senuobės istuorėjė
беларуская: Старажытны свет
български: Древност
brezhoneg: Henamzer
bosanski: Stari vijek
català: Edat antiga
čeština: Starověk
Чӑвашла: Авалхи тĕнче
Cymraeg: Yr Henfyd
Deutsch: Altertum
Zazaki: Tarixo Antik
Ελληνικά: Αρχαία Ιστορία
Esperanto: Antikva epoko
español: Edad Antigua
eesti: Vanaaeg
suomi: Antiikki
Võro: Vanaaig
français: Antiquité
Frysk: Aldheid
Gaeilge: An Chianaois
galego: Idade Antiga
hrvatski: Stari vijek
Kreyòl ayisyen: Lantikite
magyar: Ókor
հայերեն: Հին աշխարհ
interlingua: Antiquitate
Bahasa Indonesia: Sejarah kuno
íslenska: Fornöld
italiano: Storia antica
日本語: 古代
қазақша: Ежелгі дүние
한국어: 고대사
Кыргызча: Байыркы дүйнө
Latina: Antiquitas
Lëtzebuergesch: Antiquitéit
Lingua Franca Nova: Anticia
lumbaart: Età Antìca
latviešu: Senie laiki
Malagasy: Andro Taloha
македонски: Стар век
Napulitano: Età antica
Nederlands: Oudheid
norsk nynorsk: Antikken
norsk: Oldtiden
Novial: Antiquitate
occitan: Antiquitat
português: Idade Antiga
română: Antichitatea
русский: Древний мир
русиньскый: Старовік
srpskohrvatski / српскохрватски: Stari vijek
Simple English: Ancient history
slovenčina: Starovek
slovenščina: Stari vek
српски / srpski: Стари век
Türkçe: Antik Çağ
татарча/tatarça: Борынгы дөнья
українська: Стародавній світ
Tiếng Việt: Thời kỳ cổ đại
walon: Antikité
中文: 古代史
Bân-lâm-gú: Kó͘-tāi le̍k-sú
粵語: 古代史