Antropologia fisiko

Antropologia fisikoa gizakiaren jatorria, eboluzioa eta biologia aztertzen duen antropologiaren adarra da, baina natur-zientzietako metodologia erabiliz. Diziplina anitzetan banatzen da: osteologia (paleopatologia eta auzitegiko antropologia), genetikoa edo molekularra, primatologia, etab.

Hofmeyr-eko garezurra, orain dela 36.000 urtetako Homo sapiens hegoafrikar batena

Historia

Kanpo historia

Johann Friedrich Blumenbachi ( 1752- 1840) eta kraniometrietan oinarrituriko bere bost arrazen sailkapenari zor zaizkio antropologia fisikoaren lehen hastapenak. Lehen urrats horietan giza aniztasun fisikoaren azterketa Edward Tyson ( 1650 - 1708) bezalako naturalista ilustratuen anatomia konparatuan sustraitzen zen diziplina zen. Eta ondoren James Cowles Prichard ( 17861848) eta eboluzioaren aitzindariak izango ziren beste historialari naturalistek (Georges-Louis Leclerc, Robert Chambers, etab.) gaur egun paleoantropologia bezalaxe ezagutzen den diziplinaren hastapenak jartzeko erabiliko zuten anatomia konparatu hau.

Johann Friedrich Blumenbach

Anatomiaz gain bada beste diziplina bat zeinen garrantzia nabarmentzekoa den antropologia fisikoaren hastapenetan: genetika. Bere lehen urratsak Gregor Mendeli ( 1822 - 1884) zor badizkiogu ere, herentziazko ezaugarrien transmisio legeak XX. mendearen hasiera arte ez zuten hots handirik izan. Azkar ikusi ahal izan zen 1901ean Landsteinerrek aurkitutako ABO odol taldeek 1865ean monje austriarrak deskribaturiko hiru legeak jarraitzen zituztela. Jaio berri zen genetika klasikoak Ronald Fisherri (1890 – 1962) esker eboluzioaren sintesi modernoan parte hartu zuen, medikuntza eta antropologiaren biometria eta estatistika uztartuz, eta era berean, gaur egun, populazioen genetika bezalaxe ezagutzen dena sortuz.

Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilean eztabaida arrazista zientifikoak (J.C Prichard eta Samuel George Morton) euren baliokideak izango dituzte aro berri honen hasieran (William Z. Ripley, Joseph Deniker, etab). Jakintza alor guztien artean genetika (klasikoa) eta antropologia fisikoa izan ziren europar mugimendu eta gatazka politiko hauetan gehien parte hartuko zutenak.

Pentsaera hau ez zen Alemaniara mugatu, bai AEB ( Madison Grant, The Passing of the Great Race) [1], Frantziako Errepublikan (Georges Vacher de Lapouge, L'Aryen et son rôle social) Erresuma Batuan, Finlandiako Dukerri Handian (Axel Olof Freudenthal), Austria-Hungariako Inperioan arrazismo zientifikoaren defendatzaileak aurki zitezkeen.

Races and skulls.png

Euren postulatuak Tzvetan Todorov filosofo frantsesaren arabera honelaxe labur daitezke (Nous et les autres, 1989):

  1. Arrazen existentzia: giza espeziea hainbat arrazaz osaturik dago
  2. Fisikoa eta moralaren arteko korrelatoa: ikuspuntu biologista nagusitzen zen zientzialari hauen ustez, jaiotzetiko ezaugarriak aldaezinak zirelarik euren ustez.
  3. Balioen hierarkia bakarra: arraza guztiak graduazioz sailkatu daitezke, arketipikoenetatik barbaroetaraino.
  4. Taldeak indibiduoan duen ekintza: gizakia arraza-talde baten parte den heinean talde horren ezaugarriak izango ditu, indibidualtasuna arbuiagarria da.

Arrazialismo honen hedapenean aparteko garrantzia izan zuen aipatu bezala antropometriak, bereziki garezur indizea. Lehen aldiz Samuel George Mortonek (1799 – 1851) erabili zuen parametro hau inteligentzia mailarekin erlazionatuz, baina William Z. Ripleyk (1867 – 1941), eman zuen ezagutzera bere The Races of Europe: A Sociological Study-n liburuan (1899) europar arrazak hirutan sailkatuz:

  • Teutoniko edo nordikoa (iparraldekoa): azal eta begi argikoak eta dolikozefalikoa ( garezur handikoak), ondorioz azkarrena.
  • Mediterraneoa (hegoaldekoa): azal eta begi ilunekoak, altuera txikikoak, baina dolikozefalikoak.
  • Alpetarra: brakizefalikoak, altuera ertainekoak eta azal kolore ez oso argi ez oso ilunekoak.

Gustaf Kossinna (1858 – 1931) arkeologo eta hizkuntzalari alemaniarraren eredua jarraituz 1916ean arrazaren higienearen tesiak laburbildu eta mundu osoan (baina bereziki AEBtan) ezagutzera eman zituen liburua argiratu zuen Madison Grantek (1865 – 1937). Aurreko antropologoen urratsak jarraituz kaukasiarren arrazaren barnean kokatzen zuen nordikoen azterketan oinarritu zuen bere lana.

Inguruneko baldintza gogorrek bere ustez hautespen naturala erraztu zuten kaukasiarren artean gaixo eta ezgaien desagerpena erraztuz, eta era berean biziraun ahal izateko industria eta baso ustiapenera bultzatuz. Aktibitate honek euren behar energetikoak handitu zituen denborarekin kide indartsuz osaturiko arraza bat sortuz, zeinen beharrak asetzeko beste nazio batzuk menperatu behar izan zituen: alpetarrak. Azterturiko hiru arraza europarren artean hauek ziren ahulenak Granten aburuz, mediterraneoak gorpuzkeraz ahul baziren arren arte eta zientzietarako gaitasuna zutela ezagutzen baitzien.

Liburu honek eztabaida sutsua piztu zuen Estatu Batuetako antropologoen artean, garai hartan Ameriketako Antropologia Elkartearen zuzendaritzagatik borrokatzen ari zirenak. Guztiz aurkakoak ziren bi ikuspunturen adierazle zen borroka hau: antropologia soziala (Franz Boas) eta fisikoa (Grant). Batak arrazen berdintasuna eta moralaren azterketa erlatibismoa defendatzen zuen bitartean, besteak eskala bakarra eskaintzen zuen eta ustezko nordikoen gorentasuna.

Arrazismo zientifikoaren gainbehera ez zen ordea Grant eta bere bultzatzaileen kanporatzearekin bukatu, azken hauek defendatzen zuten poligenismoak (arrazen giza-jatorri ezberdina) bide luzea izango baitzuen.

Barne historia

Gaur egun antropologia fisikoa deritzon zientziak XVII-XVIII mendeetako historialari naturalistetan errotzen den diziplina da, arrazen eta giza-espeziaren jatorria. Johann Friedrich Blumenbachek ( 1752 - 1840), antropologia fisikoaren fundatzaileak, giza arrazak bost taldetan ( amerikarra, kaukasiarra, etiopiarra, malasiarra eta mongoliarra) sailkatu zituen garai hartako ikuspegia monogenikoari arraikiz, tradizio biblikoan oinarritzen zena. Alegia, arraza zuria edo europarra Noe eta bere familiaren ondorengoa zen eta beste arrazak honen degradazioz sortuak, Europar herrialdeak biologikoki maila gorengokotzat kontsideratzen zelako.

Giza arrazak tradizio bibliko eta poligenismoaren arabera

Mendebaldean pentsamendu hau nagusi bazen ere James Cowles Prichard ( 17861848) antropologo ingelesa izan zen tesi honen salbuespen nabarmenetakoa eta giza-eboluzioaren teoriaren zantzuak ageri zituena. Bere ustetan lehen gizakia ( Adan) jatorriz beltzarana izan zen, bere ondorengoen azala “argitzea” zela eta zibilizazioa eta inteligentzia maila garatu zituztelarik, ondorioz denbora nahikoa izango balute arraza guztiek kaukasiarren ezaugarriak garatuko lituzke.

Tradizio biblikoan oinarrituriko ikuspuntuak XIX mendean gainbehera jasan zuen, eta honekin batera baita arrazen jatorri monogenikoak. Hau dela eta eredu berri bat hedatu zen Europa, eta bereziki Frantzia, eta Ameriketako zientzia zirkuluen artean arrazen aniztasuna azaltzeko: jatorri poligenikoa. Postulatuen hauen arabera giza arra]en arteko ezberdintasunak handiegiak ziren ingurumenera moldatzeagatik izateko eta gizadi guztia espezie beretik etortzeko. Ideia hauen adierazle izan zen Samuel George Morton ( 17991844) mediku eta historialari naturalista amerikarra izan zen, eragin handikoa Europako antropologoen artean.

Paul Broca ( 1824- 1880)

1859an Paul Broca mediku frantsesak ( 18241880) lehen antropologia elkartearen fundatzearekin antropometria maila gorenera eraman zuen arrazen ikerketarako, monogenista eta poligenisten arteko eztabaida antropologiaren muin bihurtuz era berean. Azken hauen arabera, Broca buru, gizadi guztia espezie bakar eta goren baten ondorengoa izatea eboluzioaren teoriaren aurkakoa zen, alegia, izakiak ez baitirelako degradatzen (eta ondorioz arraza berriak sortzen), baizik eta eboluzionatzen. Argudio honen aurka John Rayren espeziearen definizioa erabili zuten monogenikoek (espezie bat euren artean ugal daitezkeen kideek osatzen dute) arraza mistoko gizakiak bazirela jakinik eta gizadi guztiak espezie bera osatzen duela frogatzeko.

Antropometriak bere loraldia Karl Pearsonen ( 18571936) gidaritzapean lortu zuen, baina baita determinismo arrazialak, kaukasoideen gorentasuna aldarrikatzen zuen filosofia eta XIX. mendearen erdian nagusi zena antropologo askoren artean. Hein handi batean Aleš Hrdlička mediku amerikarrari ( 18601943) zor zaio tesi honen gainbehera, gogor borrokatu baitzen gerra garaiko Nazien dogmen aurka. Pariseko Brocaren laborategian ikasia American Journal of Physical Anthropology fundatu zuen 1918an eta Ameriketako aborigenen jatorria Beringeko itsasartetik etorritako populazio asiatikoetan zegoela Mundu Berrian aro paleolitoko gizakien arrastorik ez zegoela ohartzean. Hala ere AEBtan Broca eta Keithen determinismo biologiko eta nagusitasun arrazialaren defendatzaileak egon ziren, Earnest A. Hooton bezalaxe (1887 – 1954).

Gerra garaiko Europako antropologia biologikoa alde batera utziz momentuz, AEBetan unibertsitate irakaskuntzak anatomia eta medikuntzatik zerbait urrundu zuen, baita bestelako gai arrazialetatik. Honelaxe primateen lehen ikerketa antropologikoak hasi ziren Wolfgang Köhler eta William K. Gregoryren eskutik Florida, Pasteur Institutuan, Skhumin ( Itsaso Beltza), Kanariar Uharteak, eta beste leku batzuetan laborategiak sortuz.

Aldi berean antropologiak garatutako zenbait tresna ( adina, sexua, arraza eta altueraren zehaztea) gorpuen identifikazioaren zerbitzura jarri zen auzitegiko antropologiaren lehen hastapenak jarriz, besteak beste W. M. Krogmanen Guide to the Identification of Human Skeletal material.

1950eko hamarkadan ordura arte antropologiarekin erlaziorik izan ez zuen medikuntzaren adar batek tresna iraultzaile bat jarri zuen ikerlarien eskuetan: serologia. Lehen Mundu Gerraren amaieran lehen Ludwik eta Hanna Hirszfel senar-emazteek Serological differences between the blood of different races: the results of research on the Macedonian front artikuluan jaso zituzten. Aliatuen soldaduei zein odol taldekoak (A eta B) ziren galdetu zieten, jatorrizko herrialdearen arabera odol taldeen maiztasun ezberdintasunak esanguratsuak zirela ohartuz.

Adibidez, ingelesen artean odol talde nagusia A (%46.4) zen bitartean (B: %10.2), Indiako biztanleen artean B (%49.7) zen nagusi (B: %27. 5).

Euskal Herrian lehenak Boyd & Boyd izan ziren, Donostiako 229 herritarren artean O taldearen maiztasun altuak deskribatu baitzituzten dagoeneko 1937an. Hala ere emaitza entzutetsuenak Rh odol-sistemaren aurkikuntzaren ondoren izan ziren, Miguel Angel Etcheverry hematologoak Argentinako euskaldunen Rh negatiboaren ez ohiko maiztasun altuak aurkitzean ( 1945).

Mundu osoko herrialdeetako maiztasunak aztertzen lehenetarikoa William C. Boyd immunologoa estatubatuarra ( 19031983) izan zen Genetics and the races of man: An introduction to modern physical anthropology (1950) liburuarekin. Immunokimikari honek 30eko hamarkadan odol taldeen banaketei buruz egindako inkestei esker ABO sistema gurasoetatik seme-alabetara transmititzen zela ondorioztatu zuen eta ez zirela kanpo ingurunearen eraginez sortuak. Genetika klasikoaz eta odol talde hauez baliatuz arrazen jatorria gene berdinen alelo ezberdinak izatean oinarritu, giza populazioak 13 talde geografiko eta 7 arraza nagusitan banatuz serologiaren arabera:

The Races of Europe (1899). William Z. Ripley: Europako herrialdeen sailkapena euren datu kraniometrikoen arabera

Emaitza hauek lortu arren ez zuen bere helburua eskuratu: odol-taldeez baliatuz zein populazio zen zaharren zehazteko. Hala ere Isaac Asimovekin batera arrazaren kontzeptuaren kritika nagusienetakoa egin zuen, sailkapen hauek egiteko erabili ohi ziren azaleko ezaugarrien garrantzia eza nabarmenduz, besteak beste (Races and People).

Genetika DNAren aroan sartzen zen bitartean paleoantropologiak urrats handiak eman zituen XIX mendearen amaieratik:

Fosil hauekin gizakiaren arbasoen mapa eraikitzen hasi ziren historiaurrearen lehen ikertzaileak eta honekin piztu zen berriro ere eztabaida giza populazioen jatorriari buruz. Alde batetik Txinan indartsu egin zen (eta berriki arte izan da) Homo erectus-en ondorengo zuzenak zirela zioen tesia eta ez Afrikan jaio zen Homo sapiens sapiens-arena, bitartean Europan euskaldunak Cro-Magnon-tarren (Homo sapiens arkaikoa) ondorengoak zirela aldarrikatzen zituzten bitartean (Collignon) adibidez. Antzeko gertatu zen Afrikako isolaturiko zenbait populazioekin ( boskimanoak, pigmeoak, etab.) zeinen jatorria Cro-Magnon-en gizakien agertzearen aurretik zehazten zuten batzuek.

Eztabaidetako batzuk guztiz amaiturik ez dauden arren gaur egun ere, 1951ean Le Gros Clark britainiarrak argitaraturiko The New Physical Anthropology lanarekin antropologia fisikoaren aldi berri bati hasiera eman zitzaion. Antropometrian soilik oinarritzetik beste diziplina anitzen ekarpenak jasotzera igaro zen ( primatologia, arkeologia, neurologia, etab.) hedatzen hasi zen eta horien artean genetikak berebiziko garrantzia izan zuen.

Other Languages
Bahasa Indonesia: Antropologi biologis
日本語: 自然人類学
la .lojban.: jmive remske
한국어: 형질인류학
srpskohrvatski / српскохрватски: Fizička antropologija
Simple English: Physical anthropology