Antonio Tejero

Antonio Tejero
Bizitza
JaiotzaAlhaurín el Grande1932ko apirilaren 30a (86 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Zerbitzu militarra
Adar militarraGuardia Zibila
jendarmeria
Graduateniente koronel
Gatazka1981eko otsailaren 23ko Espainiako estatu-kolpea

Antonio Tejero Molina (Alhaurín el Grande, Málaga, Espainia, 1932ko apirilaren 30a -) Espainiako militarra eta Guardia Zibileko koronel ohia da eta 1981eko otsailaren 23ko Espainian jazotako estatu kolpearen buruzagietako bat. Tejerazo delako horretan, Espainiako Kongresuan hitza hartu eta ordu batzuz parlamentariak bahitu zituen. 30 urteko espetxe zigorra jaso zuen eta, teniente koronel izatera iritsi bazen ere, gorputzetik kanporatu zuten.

Biografia

Antonio Tejero Molina Alhaurín el Granden jaio zen, Málagan, 1932ko apirilaren 30ean.

Antonio Tejero Molina guardia zibil egin zen 19 urte besterik ez zituenean eta Zaragozako Akademia Jeneral Militarrean ikasi zuen. 1951n egin zen guardia zibil eta Guardia Zibilak Gipuzkoan zuen komandantziako buru izan zen.

1955eko abenduan, Teniente mailara igo zuten, bere lehen jomuga Manresa izanik eta 3 urtez egon zen han. Afrika Mendebaldeko Polizia Territorial Espainiarrera igotzea eskatu zuen, baina ez zuten onartu, Katalunian soldaduen behar handia zegoela-eta.

1958an, Kapitain mailara igo zuten eta Galiziara mugitu zen, Miñoko konpainia batean agintari modura jarduteko. Ondoren Andaluziara mugitu zuten, Vélez-Málagara eta, azkenik, Kanarietara.

1963an, Komandante mailara igo zen eta Las Palmas Kanaria Handikora mugitu zen eta, hurrengo etapa Badajoz izan zen, bere karrerako etapa baketsuena pasa zuen tokia.

1974an, Teniente Koronel mailara igo zuten eta Gipuzkoara mugitu. Donostia eta Gasteizko Guardia Zibilen Komandantzietan agindu zuen.

Lurralde horretan egon zen bitartean, guardia zibil bezala formatu zen eta espainiar banderen erreketaren lekuko izan zen; ez ateratzeko ordena bazuten ere, bai bera eta baita bere gizonak ere bandera horiek salbatzera atera ziren eta, honegatik hilabete batez atxilotuta egon zen Madrilen eta Komandantzian zuen buruzagitza amaitu zen.

Hurrengo jomuga Málagako Komandantziaren Buruzagitza izan zen. Komunisten manifestazio batek gazte-erakundeen legalizazioa eskatzen zuen eta 18 urterekin adinez-nagusi izatea. Tejero hari ekiditera atera zen eta, arrazoi honengatik, hilabete batez atxilotu zuten eta komandantzia utzi behar izan zuen.

Extremadurara joan zen, bertan zuen lursail batera, eta orduan iritsi zitzaion Guardia Zibilen Zuzendaritza Nagusiko Jomugen Taldeko Buru izatearen izendapena, Madrilen.

1978an, Espainiako Erregeari ospe handia izango zuen gutuna idatzi zion El Imparcial egunkarian eta honek ere 14 eguneko atxilotuta ekarri zion eta azkenean gauzatu ez zen balizko postu galtzea ere bai. Idatzi hartan, Antonio Tejero Konstituzioaren kontra agertzen zen.

1978ko azaroan, lagun batzuekin elkartu zen Galaxia kafetegian, Madrilen; hemen diseinatu zuten Galaxia Operazioa, 7 hilabeteko espetxeratzea kostatu ziona. Kartzelatik atera ondoren, hilabete batzuk geroago, 23-F antolatzen hasiko zen.

Euskal Herrian egon zen bitartean, 3 alditan atxilotu zuten. Lehenengoa, Rodolfo Martín Villa ministroarekin bat ez zelako etorri, 20.000 biztanle baino gehiagoko tokietan Beneméritaren atzera-egitea sustatu baitzuen honek; bigarrena, ORT komandoko buruzagia atxilotu zuten bi guardia zibilak atxilotzeari uko egiteagatik eta hirugarrena, berriz, ikurriñari esleitu behat zitzaizkon ohoreez galdetzeagatik. Azken honen ondorioz, Málagara lekualdatu zuten, eta hemen ere zigortu egin zuten:

« ... guardia zibil baten hiletak ziren, Málagakoa bera eta Bartzelonan hila; hileta bazkal-orduan izan behar zuela agindu zidaten, furgonetaz eta jende gutxien zebilen kaleak zeharkatuz. Gorpua eguerdiko 12:00etan atera zen, oinez eta, bere teniente koronel eta beste kide batzuen sorbaldetan, kale nagusienak zeharkatuz....[1] »

1979an prozesatuta izan zen Galaxia operazioa zela-eta eta 7 hilabeteko kartzela-zigorra eman zioten. Beste bi konspiratzaile ere izan zituen berarekin batera: ezagutzen ez dugun Estatu Nagusiko koronel bat eta Ricardo Sáenz de Ynestrillas Polizia Armatuko kapitaina, gero komandante egingo zutena eta, 1986ko ekainaren 17an, ETAk Madrilen erailko zuena.

« ... Enigma bat baino gehiago dago Cortina komandantearen partaidetzaren inguruan. Ez 23-F eta aurreko egunetan soilik, baita CESID-ek data horren aurreko hilabeteetan izan zuenari buruz ere. Gauza asko dago ulertzen ez dena eta bat, nagusiena, nire ustez, informazio zerbitzua denez, Tejero teniente koronelak, Galaxia operazioaren ondoren, bijilantziarik ez izatea -edo bazuen?- eta Armada eta Cortinan arteko elkarrizketen berri ez izatea...[2] »
Other Languages