Anton Raphael Mengs

Anton Raphael Mengs
Mengs, Selbstbildnis im roten Mantel.jpg
Bizitza
JaiotzaÚstí nad Labem1728ko martxoaren 22a
Herrialdea Alemania
HeriotzaErroma1779ko ekainaren 29a (51 urte)
Familia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta arte-historialaria
Lantokia(k)DresdenErromaVeneziaMadril eta Napoli
Lan nabarmenakFrançois, Baron de Halleberg
Portrait of Isabel Parreño y Arce, Marquesa de Llano
Portrait of Julie Carlotty Mengsové
Jasotako sariak
Genero artistikoaErretratua

Anton Raphael Mengs (1728ko martxoaren 22a[1]1779ko ekainaren 29a) alemaniar margolaria izan zen, Erroman, Madrilen eta Saxonian aritua. Neoklasiko pinturaren aitzindaria izan zen.

Biografia

1728 urtean Ústí nad Labemen jaioa, Bohemian. Ismael Mengsen semea, Dresdenen bizitako Danimarkako margolaria bera. 1741 urtean aita eta semea Dresden utzi eta elkarrekin Erromara joan ziren.

1749. urtean  Frederiko Augustok, Saxoniako hauteslea, margolari nagusi izendatu zuen baina  Ismael Erroman aritzen zen gehienbat eta bertan Margarita Guazzirekin ezkondu zen. 1754 urtean katolizismora bihurtu eta Vatikanoko margo eskolako zuzendari izendatu zuten.  Villa Albanin egindako Parnassus deritzon freskoak ospe handia eman zion.

1749 urtean Northumberlandeko dukeak agindu hau eman zion: Rafaelen Atenasko Eskola freskoaren kopia bat, olioz mihise gainean egiteko, berak zuen Londresko etxean jartzeko. Hala bada, 1752 urtetik 1755 urte bitartean, jatorrizko neurrian margotu zuen baina laukizuzen formatura egokituz eta hainbat figura gaineratuz. Egun, margolan hau Victoria and Albert Museoan[2]  dago ikusgai. Mengs 1779 urtean Erroman hil zen eta bertako Santi Michele e Magno elizan lurperatu zuten.

Other Languages