Antierretrobiral

Antierretrobiralak birusen aurkako botikak dira, oso espezifikoak direnak erretrobirusen kontra. Erretrobirusek hainbat gaitz infekzioso eragiten dute, ezagunena HIESa izanik.

Zidobudina (azidotimidina ere deitua) izan zen lehenengo antierretrobiraletako bat, HIESaren aurka erabili zena. XX. mendeko 1980ko hamarkadaren bukaeran agertu zen.

  • jarduera

Jarduera

Lau maila ezberdinetan jarduten dute antierretrobiralek:

  • nukleosidoen analogoak: hauek alderantzizko transkriptasa entzima inhibitzen dute, funtsezko entzima dena birusek haien material genetikoa erreplikatzeko. Lehen aipatutako zidobudinak modu honetan jarduten du.
  • alderantzizko transkriptasa entzima inhibitzen duten ez-nukleosidoak: entzima horren gune aktiboaren konformazioa aldatu egiten dute antierretrobiral hauek.
  • proteasaren inhibitzaileak: proteasa erretrobirusek haien heltze-prozesua osatzeko behar duten entzima da.
  • sarrera inhibitzaileak: birusaren sarrera zelula ostalarian galarazten dute
Other Languages