Annuminaseko zetrua

Annuminaseko zetrua, Arnorreko errege Dunedainen artean erregetzaren ikur nagusia zen, antzinako numenortarrek bezala, ez baitzuten koroarik erabiltzen. Numenorren, Anduniëko jaunen haga izan zen, Erdialdeko Lurraldera, jaun hauetako azkena izan zen Amandilen seme zen Elendilek Numenor urpean hartu ostean. Numenorreko erregeen jatorrizko zetrua, Ar-Phârazonek Aman eraso eta, erregea, bere armadarekin batera muinoen azpian harrapatua geratu ostean galdu zen.

Zilarrezko haga bat zen, eta Eraztunaren Gerraren garaian, Erdialdeko Lurraldean kontserbatzen zen Gizakiek eginiko gauzarik antzinakoena zen, 5.000 urte baino gehiago baitzituen Aragornengana iritsi zenean. Elrondek zaindu zuen, Narsilen zatiekin eta Barahirren eraztunarekin batera, Rivendelen, eta Aragornek garaipena lortu eta hau errege koroatu arte mantendu zuen. Orduan, Minas Tirithen eman zion, eta, horrela, bi ikurrak lortu zituen. Gondorreko erregeen koroa eta Arnorreko erregeen zetrua. Honela, Aragorn, Erresuma Bateratuko errege izendatua geratu zen.

Other Languages