Anko Martzio

Txanpona. Aurrealdea: Numa Ponpilio eta Anko Martzioren irudiak. Atzealdea: Garaipena zutabe baten gainean. Itsasontzia ilargiaren azpian.

Anko Martzio (latinez: Ancus Marcius; K. a. 642-K. a. 617), Erromako zazpi erregeetatik laugarrena izan zen, ziur asko mitikoa, aurrekoak bezala.

  • biografia

Biografia

Amaren aldetik, bigarren erregea izan zen Numa Ponpilioren biloba, sabinar jatorriko azken erregea izan zen. Bere ama, Ponpilia zen. Romuloren ezaugarri batzuk eta Numa Ponpilioren beste batzuk ditu. Lehenagandik, bere konkista politika, Erromaren domeinuaren hedapena lurralde zabal batetara eta hiriaren hazkuntza demografikoa suposatu zuena. Bigarrenagandik, instituzio erlijiosoenganako errespetu eta dedikazio handia, zuzenbide pontifikalaren erregulatzailetzat hartzen delarik.

Tito Livioren arabera, Lazio konkistatzen jarraitu zuen, eta, Erroman, latindar kopuru bat ezarri zuen, Aventino muinoan, plebeioen nukleoa izan zena, Senatuan ordezkaritzarik izateko eskubiderik ez zutenak. Erritu gerlariak legeztatu zituen.

Lan publikoei dagokienez, egitasmo ugari aurrera eraman zituen. Janikuloa gotortu zuen, Tiber ibaiaren gainean zurezko zubi bat eraiki zuen, Sublizio zubia bezala ezagutzen dena, Ostiako portua sortu zuen, Tiberren estuarioa babesteko, gatzaga batzuk eraiki zituen, Erromako lehen presondegia eraiki zuen, akusatuak, eurekin zer egin erabaki arte giltzapetuta izateko (ordu arte, zigorrik ohikoena erbestea zen).

Bere aurreko erregea Tulio Hostilio izan zen, eta, bere ondorengoa, Tarkinio Prisko.


Aurrekoa
Tulio Hostilio
Erromako erregea
K. a. 642-K. a. 617
Ondorengoa
Tarkinio Prisko
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anko Martzio Aldatu lotura Wikidatan
Other Languages
Alemannisch: Ancus Marcius
azərbaycanca: Ank Marsiy
беларуская: Анк Марцый
беларуская (тарашкевіца)‎: Анк Марцыюс
български: Анк Марций
català: Anc Marci
Deutsch: Ancus Marcius
English: Ancus Marcius
español: Anco Marcio
français: Ancus Marcius
galego: Anco Marcio
hrvatski: Anko Marcije
Bahasa Indonesia: Ancus Marcius
italiano: Anco Marzio
lietuvių: Ankas Marcijus
Nederlands: Ancus Martius
português: Anco Márcio
română: Ancus Marcius
русский: Анк Марций
srpskohrvatski / српскохрватски: Anko Marcije
slovenščina: Ank Marcij
српски / srpski: Анко Марције
svenska: Ancus Marcius
Türkçe: Ancus Marcius
українська: Анк Марцій