Ameriketako Estatu Batuak

Ameriketako Estatu Batuak
United States of America
BanderaArmarria
Goiburua: In God we trust
Ereserkia: The Star-Spangled Banner
Estatu Batu kontinentalak, Alaska eta Hawaiirekin batera berdez
Estatu Batu kontinentalak, Alaska eta Hawaiirekin batera berdez
Estatu Batuak eta bere menpeko lurraldeak
Estatu Batuak eta bere menpeko lurraldeak
HiriburuaWashington
38° 53′ N, 77° 01′ W / 38° 53′ N, 77° 01′ W / 38.883; -77.017
Hiri handienaNew York
40° 43′ N, 74° 00′ W / 40° 43′ N, 74° 00′ W / 40.717; -74.000
Hizkuntza ofiziala(k)herrialde osorako, ez dagoa
Hizkuntza nazionalaingelesa
Herritarraestatubatuar
GobernuaErrepublika konstituzional federala
 - PresidenteaDonald Trump
 - PresidenteordeaMike Pence
LegebiltzarraKongresua
 - Goi ganberaSenatua
 - Behe ganberaOrdezkarien Etxea
 - Aldarrikapena1776ko uztailak 4 
 - Konfederazioa1781ko martxoak 1 
 - Parisko Ituna1783ko irailak 3 
 - Konstituzioa1788ko ekainak 21 
 - Azken estatuaren onarpena1959ko abuztuak 21 
Geografia
 - Guztira9,833,517 km2 (3./4.)
3,796,742 sq mi
 - Ura (%)6,97
Biztanleria
 - 2018 zenbatespena326.965.105[1] (3.)
 - 2010 errolda308.745.538[2]
 - Dentsitatea35 bizt./km2 (180.)
BPG (PPP)2018  zenbatespena
 - Guztira$20,199 bilioi[3] (2.)
 - Per capita$61.687[3] (11.)
BPG (nominala)2018  zenbatespena
 - Guztira$20,199 bilioi[3] (1.)
 - Per capita$61.687[3] (7.)
Gini (2013)38.0[4][5][6]
ertaina
GGI (2013)0.914[7]
oso altua • 5.
DiruaEstatubatuar dolar ($) (USD)
Ordu-eremua(UTC−5tik −10ta)
 - Udan (DST) (UTC−4tik −10ra)
Dataren formatuahh/ee/uuuu
Zirkulazioa errepideaneskuinean
Aurrezenbakia+1
ISO 3166 kodeaUS
a.De facto ingelesa da, baina herrialde osorako ez dago finkatua, estatu bakoitzaren esku baitago hizkuntza ofiziala erabakitzeko ahalmena.

Ameriketako Estatu Batuak[8] (ingelesez: United States of America) Ipar Amerikako errepublika federala da, 50 estatuk eta barruti federal batek osatzen dutena. Haietako 48 Kanada eta Mexiko artean daude: horiei, Estatu Batu kontinentalak deitzen zaie. Beste biak Hawaii eta Alaska dira. Halaber, beste zenbait dependentzia eta urruneko uharte ditu. 9.833.517 kilometro koadroko eremua hartzen du[9], eta 2017an 326,9 milioi biztanle zituen[1]; beraz, munduko herrialderik jendetsuenetan hirugarrena da, Indiaren eta Txinako Herri Errepublikaren atzetik. Hiriburua Washington da, eta New York hiririk handiena.

Lehen eta Bigarren mundu gerretako garaipenen ondoren, eta 1991. urtean Gerra Hotza amaitu zelarik, Estatu Batuak dira munduko nazio-estaturik indartsuena. Ekonomiak hazkunde jarraitua du, langabezia ez da handia, inflazioa apala da, eta oso lasterra teknologiaren aurreramendua. Gizarte oparo horrek duen arazorik larriena irabazien banaketa da: 1975. urteaz gero, nazio sarreren gehitzea ia osorik joan da biztanleen %20ren eskuetara. Hizkuntza nagusia ingelesa da; ingelesaz gainera, espainiera, frantsesa, alemaniera, eta indiarren hizkuntzak ere erabiltzen dira, navajoera eta hopiera batez ere.

Geografia

Sakontzeko, irakurri: «Ameriketako Estatu Batuetako geografia»

Mugak

Herrialdeak Ipar Amerikaren erdialdea hartzen du, eta baita Alaska, Hawai, eta Ozeano Bareko beste eskualde txiki batzuk ere. Estatu Batu kontinentalek 7.825.268 kilometro koadroko eremua hartzen dute; iparraldean Kanada dute, ekialdean Ozeano Atlantikoa, mendebaldean Ozeano Barea, eta hegoaldean Mexiko eta Mexikoko golkoa. Alaska estatuak Kanada du ekialdean, Ozeano Barea hegoaldean, Ozeano Artikoa iparraldean eta Bering itsasartea mendebaldean; 1.717.854 kilometro koadro da luze-zabalean. Hawaii estatua Ozeano Bareko uhartedia da, kontinentetik 3.200 kilometro hego-mendebaldera dagoena.

Erliebea

AEBetako erliebea

Estatu Batuetako eremuak ez du gorabehera handirik. Erdialdea ordoki zabala da, Mississippi arroa eratzen duena. Arro hori Appalache mendiek mugatzen dute ekialdetik, eta goi-ordokiek eta Mendi Harritsuek, Sierra Nevadak eta Ur-jauzien mendikateak mendebaldetik.

Appalacheak Ozeano Atlantikoaren kostaldean daude. Mitchell mendia da garaiena (2.037 metro). Appalache mendikatea (Blue Ridge, Adirondacks, White Mountains) ipar-ekialdetik eta hego-mendebaldera luzatzen da. Beste aldean, mendebaldean alegia, Mendi Harritsuak daude. Horiek goi-ordokiak inguratzen dituzten bi mendilerrok osatuak dira. Ur-jauzien mendikatean gailur garaiak daude (Rainier, 4.392 metro). Sierra Nevada, berriz, zenbat eta hegoalderago jo orduan eta garaiago da; Whitney mendia da garaiena (4.418 metro).

Sierra Nevadaren mendebaldean, Kostako mendikatera bitartean, Sacramento eta San Joaquin haranak daude, oso oparoak; ekialdean hainbat goi-ordoki eta Arro Handia daude. Mendi Harritsuak Kanadatik Mexikora luzatzen dira 650 kilometroan. Bertan daude Yellowstone Parke Nazionala eta Coloradoko goi-ordokia. Kostako mendikateak iparraldera jotzen du, Kanada aldera. Alaskan dago Estatu Batuetako gailurrik garaiena: Denali (6.194 metro). Iparralderago, Aleutiarrak sumendi-uhartedia dago (Makushin, 2.857 metro).

Hidrografia

Estatu Batuetako lurralderik gehiena Mississippiren arroan dago. Mississippi ibaia, Missouri adarrarekin batera, munduko luzeena da. 1.970 kilometro egin ondoren Mexikoko golkoan itsasoratzen da. Rio Grandek, berriz, Mexikorekiko muga eratzen du. Hori ere Mexikoko golkoan itsasoratzen da. Ozeano Barera isurtzen diren ibaiak dira Colorado, ahoa Kaliforniako golkoan duena, eta Columbia. Ozeano Atlantikoan itsasoratzen direnak laburrak dira. Appalache mendietan dute iturburua eta nagusiak Hudson, Delaware, Potomac, Susquehanna eta Savannah dira.

Estatu Batuetako aintzirarik zabalenak Aintzira Handiak dira, Kanadaren mugan: Superior, Huron, Michigan, Ontario eta Erie. Aintzira horiek San Laurendi emari handiko ibaiak lotzen ditu. Erie eta Ontario aintzirak Niagara ibai laburrak lotzen ditu.

Klima

Alde handiak daude eskualdetik eskualdera Estatu Batuetan, bai garaieragatik, bai Atlantiko edo Pazifikoko itsaslaster hotzengatik; baina klimaren eragile nagusia haizea da: iparretik hegorantz trabarik gabe dabilela eta Mexikoko tropikotik datorren haize bero hezeak aurrez-aurre topo egiten duela Ipar polotik datorren haize hotz eta lehorrarekin. Kaliforniako itsasertzean oso hezea da klima. Oro har, bi multzo nagusi bereiz daitezke: mendebaldea, lehorra, Mendi Harritsuetatik Kostako mendikateraino hedatzen dena, eta ekialdea, hezea. Floridako klima, berriz, tropikala da. Mexikoko golkotik Ohioko haranera hedatzen den lurraldeak klima kontinentala du.

Other Languages
Alemannisch: USA
አማርኛ: አሜሪካ
aragonés: Estatos Unitos
مصرى: امريكا
Aymar aru: Istadus Unidus
žemaitėška: JAV
Bikol Central: Estados Unidos
беларуская (тарашкевіца)‎: Злучаныя Штаты Амэрыкі
भोजपुरी: अमेरिका
Bahasa Banjar: Amirika Serikat
বিষ্ণুপ্রিয়া মণিপুরী: তিলপারাষ্ট্র
Chavacano de Zamboanga: Estados Unidos de America
Mìng-dĕ̤ng-ngṳ̄: Mī-guók
Tsetsêhestâhese: United States
Nēhiyawēwin / ᓀᐦᐃᔭᐍᐏᐣ: ᑭᐦᒋ ᒨᐦᑯᒫᓇᐢᑭᕀ
словѣньскъ / ⰔⰎⰑⰂⰡⰐⰠⰔⰍⰟ: Амєрїканьскꙑ Ѥдьнѥнꙑ Дрьжавꙑ
dansk: USA
Thuɔŋjäŋ: Pawuut Matiic
ދިވެހިބަސް: އެމެރިކާ
eʋegbe: United States
emiliàn e rumagnòl: Stat Unî
English: United States
Esperanto: Usono
español: Estados Unidos
estremeñu: Estaus Uníus
Na Vosa Vakaviti: United States
føroyskt: USA
français: États-Unis
arpetan: Ètats-Unis
贛語: 美國
गोंयची कोंकणी / Gõychi Konknni: अमेरिकेचीं संयुक्त राज्यां
Bahasa Hulontalo: Amerika Serikat
𐌲𐌿𐍄𐌹𐍃𐌺: 𐌰𐌼𐌰𐌹𐍂𐌹𐌺𐌰
客家語/Hak-kâ-ngî: Mî-koet
Fiji Hindi: United States
Kreyòl ayisyen: Etazini
Bahasa Indonesia: Amerika Serikat
Ido: Usa
íslenska: Bandaríkin
ᐃᓄᒃᑎᑐᑦ/inuktitut: ᐊᒥᐊᓕᑲ
la .lojban.: mergu'e
Kabɩyɛ: Etaazuunii
Gĩkũyũ: United States
kalaallisut: Naalagaaffeqatigiit
ភាសាខ្មែរ: សហរដ្ឋអាមេរិក
한국어: 미국
kernowek: Statys Unys
Lingua Franca Nova: Statos Unida de America
Luganda: Amerika
Basa Banyumasan: Amerika Serikat
Malagasy: Etazonia
Baso Minangkabau: Amerika Sarikat
Bahasa Melayu: Amerika Syarikat
Dorerin Naoero: Eben Merika
Plattdüütsch: USA
Nederlands: Verenigde Staten
norsk nynorsk: USA
norsk: USA
Sesotho sa Leboa: United States of America
Chi-Chewa: United States
Livvinkarjala: Amerikan Yhtysvallat
Pangasinan: Estados Unidos
Kapampangan: Estados Unidos
Deitsch: Amerikaa
Norfuk / Pitkern: Yunitid Staits
پنجابی: امریکہ
português: Estados Unidos
rumantsch: Stadis Unids
sicilianu: Stati Uniti
srpskohrvatski / српскохрватски: Sjedinjene Američke Države
Simple English: United States
slovenčina: Spojené štáty
Sranantongo: Kondre Makandrameki
Basa Sunda: Amérika Sarikat
svenska: USA
Kiswahili: Marekani
ไทย: สหรัฐ
Setswana: USA
Tok Pisin: Ol Yunaitet Stet
Xitsonga: Amerikha
chiTumbuka: United States
Twi: USA
reo tahiti: Fenua Marite
oʻzbekcha/ўзбекча: Amerika Qoʻshma Shtatlari
Tiếng Việt: Hoa Kỳ
Volapük: Lamerikän
吴语: 美国
Vahcuengh: Meijgoz
中文: 美国
文言: 美國
Bân-lâm-gú: Bí-kok
粵語: 美國
isiZulu: IMelika