Amanita

Amanita
Fliegenpilz-1.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAmanitaceae Amanitaceae
Generoa Amanita
Pers. (1794)

Amanita onddo basidiomizeten generoa da, agarikaleen ordenakoa.

Badira mota batzuk guztiz pozoitsuak, eta jateko onak diren gutxi batzuk ere bai. Jatekoak diren moten artean Amanita caesarea dago, oso zapore ona duena; txapela laranja kolorekoa edo gorrixka du, azpialdean xaflatxoak, eta oina horia, zenbaitetan Amanita muscaria pozoitsuaren antzekoa izan daitekeena. Pozoitsuak, ordea, xaflatxo zuriak izaten ditu txapelean itsatsita, onddoa jaiotzen denean edukitzen duen estalduraren arrastoek osatuak, eta oina eta xaflatxoak zurixkak izaten dira. Hori baino arriskutsuagoa da Amanita phalloides espeziea, txapela gorrixka edo berdexka eta txapelean xaflatxo zuriak dituena.

Jangarriak diren hainbat Amanita: Amanita fulva (Kukumelo marroiska), Amanita vaginata (Kukumelo grisa), Amanita calyptroderma, Amanita crocea, Amanita rubescens (Galdakao lanperna), Amanita caesarea (Kuletoa), Amanita jacksonii eta Amanita citrina (Lanperna limoia).[1]

Ez jangarriak diren hainbat Amanita: Amanita albocreata, Amanita atkinsoniana, Amanita excelsa, Amanita franchetii (Lanperna ezkatahoria), Amanita longipes , Amanita onusta, Amanita rhopalopus, Amanita silvicola, Amanita sinicoflava, Amanita spreta eta Amanita volvata.

Pozoitsuak diren hainbat Amanita: Amanita brunnescens, Amanita ceciliae (Kukumelo ezkatagris), Amanita cokeri, Amanita crenulata, Amanita farinosa, Amanita flavorubescens, Amanita frostiana, Amanita muscaria (Kuleto faltsua), Amanita pantherina (Lanperna txarra) eta Amanita porphyria.

Hilgarriak diren hainbat Amanita: Amanita abrupta, Amanita arocheae, Amanita bisporigera, Amanita exitialis, Amanita magnivelaris, Amanita ocreata, Amanita phalloides (Hiltzaile berdea), Amanita smithiana, Amanita subjunquillea, Amanita verna (Hiltzaile goiztiarra) eta Amanita virosa[2].

  • erreferentziak

Erreferentziak

  1. Roger Phillips, Mushrooms and Other Fungi of North America, Firefly Books, New York, 2010, ISBN=978-1-55407-651-2
  2. L. Zeitlmayr, Wild Mushrooms: An Illustrated Handbook, Garden City Press|, Hertfordshire, 1976, ISBN=0-584-10324-7, orria 77
  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Amanita Aldatu lotura Wikidatan
Other Languages
asturianu: Amanita
башҡортса: Тырҡыш
беларуская: Мухамор
български: Мухоморка (род)
català: Amanita
Cebuano: Amanita
čeština: Muchomůrka
dansk: Fluesvamp
Deutsch: Wulstlinge
English: Amanita
Esperanto: Amanito
español: Amanita
français: Amanite
galego: Amanita
हिन्दी: एमानिटा
hrvatski: Amanita
magyar: Galócák
հայերեն: Ճանճասպան
Bahasa Indonesia: Amanita
Ilokano: Amanita
íslenska: Reifasveppir
italiano: Amanita
ქართული: ამანიტა
Перем Коми: Гуткулантшак
Latina: Amanita
lietuvių: Musmirė
latviešu: Mušmires
Bahasa Melayu: Amanita
Nederlands: Amaniet
norsk: Fluesopper
ਪੰਜਾਬੀ: ਅਮਾਨੀਟਾ
polski: Amanita
português: Amanita
română: Amanita
русский: Мухомор
Scots: Amanita
srpskohrvatski / српскохрватски: Amanita
svenska: Flugsvampar
Tagalog: Amanita
Türkçe: Amanita
українська: Мухомор
Tiếng Việt: Amanita
walon: Amanites
Winaray: Amanita
中文: 鵝膏菌屬