Alofono

Alofonoa hiztun arruntak hautematen ez duen hots aldaera da, [1] berak zein bestek ahoskatua. Esaterako, euskaraz ez dira berdin ahoskatzen beheranzko diptongo bateko bokal hertsia eta bokal hertsi silabagile antzeko bat, baina hiztun arruntak ez dira horretaz konturatzen. Transkripzio estua egitean, ordea, adituek diptongoko bokal hertsi hori erdibokal bezala /j/ edo /w/ idatziko dute eta ez /i/ edo /u/.

Beste adibide bat: herskari/hurbilkari ahostunak. Edozein hiztunek ez ditu bereiziko hitz hasieran edo hitzaren erdian, bokalen artean gauzatzen diren < b >, < d >, < g > soinu horiek, baina adituek badakite hitz hasieran benetan hersketa edo leherketa suertatzen dela normalean eta hitzen baitan, ordea, eta bokalen artean, normalean, hersketa baino hurbilketa gauzatzen da. Transkripzio fonetiko estu batean, hitz hasieran leherkari eta bokalen artean, hurbilkari gauzatzen dela idatzi behar da, ez leherkari.

Benetan gauzatzen diren giza ahotsaren soinuak zenbaezinak dira baina giza garunak soinu horiek guztiak multzo mugatu bateko etiketekin sailkatzen ditu giza-soinu guztiak. Benetan ekoitzitako soinu horiei guztiei alofono deritze, eta gizakiok ongi bereizten ditugun multzo mugatu horretan fonemak kokatuko genituzke. Dena den, sailkatuta eta deskribatuta dauden aldaera nagusiak hartzen dira, oro har, alofonotzat, [2] eta alofonoen multzoa ere mugatu behar da; fonema bakoitzeko alofono nabarmenenak besterik ezin da deskribatu fonetikan eta fonologian.

Other Languages
العربية: ألوفون
беларуская: Алафон
беларуская (тарашкевіца)‎: Аляфон
brezhoneg: Alofonenn
català: Al·lòfon
čeština: Alofon
Чӑвашла: Аллофон
Cymraeg: Aloffon
dansk: Allofon
Deutsch: Allophon
dolnoserbski: Alofon
Ελληνικά: Αλλόφωνο
English: Allophone
Esperanto: Alofono
español: Alófono
eesti: Allofoon
فارسی: واج‌گونه
suomi: Allofoni
Frysk: Allofoan
galego: Alófono
עברית: אלופון
हिन्दी: सहस्वानिकी
hrvatski: Alofon
hornjoserbsce: Alofon
magyar: Allofón
Bahasa Indonesia: Alofon
íslenska: Hljóðbrigði
italiano: Allofono
日本語: 異音
қазақша: Аллофон
한국어: 이음
Кыргызча: Аллофон
Limburgs: Allofoon
lumbaart: Alofun
latviešu: Alofons
македонски: Алофон
Nederlands: Allofoon
norsk nynorsk: Allofon
norsk: Allofon
ਪੰਜਾਬੀ: ਸਹਿ ਧੁਨੀ
polski: Alofon
português: Alofonia
română: Alofon
русский: Аллофон
Scots: Allophones
svenska: Allofon
Kiswahili: Alofoni
українська: Алофон
中文: 同位異音
粵語: 同位異音