Alexandro II.a Errusiakoa

Alexandro II.a
Alexandro II.a Errusiakoa


1855eko martxoaren 2a – 1881eko martxoaren 13a
AurrekoaNikolas I.a
OndorengoaAlexandro III.a
Koroatzea1855eko irailaren 7a
DinastiaRomanov

Jaiotza1818ko apirilaren 29a[1]
Mosku, Errusiar Inperioa
Heriotza1881eko martxoaren 13a[2]
San Petersburgo, Errusiar Inperioa
Ezkontidea(k)Maria Alexandrovna
SenideakAita: Nikolas I.a
Ama: Alexandra Feodorovna
ErlijioaErrusiar ortodoxoa
SinaduraAlexandro II.a Errusiakoa-ren sinadura

Alexandro II.a (errusieraz: Александр II Николаевич, Aleksandr II Nikolaevitx) (Mosku, 1818ko apirilaren 29a[1] - San Petersburgo, 1881eko martxoaren 13a[2]), 1855-1881 bitartean Errusiako enperadorea izan zen.

Nikolas I.aren semea zen, eta Vasili Zhukovski poeta liberalaren ardurapean hazi zen. Krimeako gerra galdu ondoko urteetan (Parisko Ituna, 1856), Alexandro II.ak mendebaldeko herrien aldean Errusiak bizi zuen atzerapenaz oharturik, garrantzizko erreformak eragin zituen: basailuak askatu, 1861; administrazioaren erreforma, 1864; hezkuntza publikoaren erreforma; azkenik, burdinbide-sarearen garapenaz bultzada handia eman zion ekonomiari.

1863. urtean bat egin zuen Alemaniarekin, abertzale poloniarren altxamendua zapaltzeko. Turkiaren aurkako gerran abiatu zelarik (1877-78), Bismarckek laguntza ukatu eta atzera egin zien Alexandro II.ak Europari buruz zituen asmoei (San Stefanoko hitzarmena). Bitartean, Kaukasoko konkista amaitu (1859) eta Erdialdeko Asian barneratu zen (Tashkent, 1865; Bukhara eta Samarkanda, 1868). Errusia barnean, bestalde, politika absolutistaren aurka altxatu zen herri-mugimendua (Narodnaia Volia 1870) garatu zen. Mugimendu horretako nihilista-talde batek hil zuen bonba batez.

  • erreferentziak

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alexandro II.a Errusiakoa Aldatu lotura Wikidatan
  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Open Data Euskadi webgunean.
  1. a b 1818ko apirilaren 17a Juliotar egutegian
  2. a b 1881eko martxoaren 1a Juliotar egutegian
Other Languages
asturianu: Alexandru II
azərbaycanca: II Aleksandr
башҡортса: Александр II
беларуская (тарашкевіца)‎: Аляксандар II
Чӑвашла: Александр II
հայերեն: Ալեքսանդր II
Bahasa Indonesia: Aleksandr II dari Rusia
Кыргызча: Александр II
монгол: II Александр
Livvinkarjala: Aleksandru II
پنجابی: الیگزنڈر II
русский: Александр II
संस्कृतम्: अलेक्ज़ांडर २
srpskohrvatski / српскохрватски: Aleksandar II od Rusije
slovenščina: Aleksander II. Ruski
Türkçe: II. Aleksandr
татарча/tatarça: Александр II
ئۇيغۇرچە / Uyghurche: ئالېكساندىر II
oʻzbekcha/ўзбекча: Aleksandr II
Tiếng Việt: Aleksandr II của Nga