Alejandro Otero

Alejandro Otero
Otero sculpture.jpg
Bizitza
JaiotzaEl Manteco, 1921eko martxoaren 7a
Herrialdea Venezuela
BizilekuaCaracas
Paris
HeriotzaCaracas1990eko abuztuaren 13a (69 urte)
Jarduerak
Jarduerakeskultorea eta margolaria
Lan nabarmenakDelta Solar
MugimenduaArte abstraktua
Genero artistikoaArte abstraktua

Alejandro Otero (El Manteco, Bolivar, Venezuela, 1921eko martxoaren 7a - Caracas, Venezuela, 1990eko abuztuaren 13a) venezuelar pintore eta eskultorea izan zen; arte zinetikoaren aitzindaria Venezuelan.

Biografia

Caracasko Arte Plastikoen Eskolan egin zituen ikasketak, 1939tik 1945era bitartean. Azkeneko urte horretan, Parisa joan zen, eta harrezkero, txandaka bizi izan zen Frantziako hiriburuan eta Caracasen. Prestakuntza-aldia bukatuta, Europan zehar bidaiatu zuen, garai guztietako artea ikusiz. Aldi hartan, Cafeteras saila margotu zuen (egunero erabiltzen diren gauzak, lerro eta planotan sintetizatuak).

1955ean, nazioarteko kritikaren ezagutza lortu zuen, eta bere lehenengo colorritmoa egin zuen (argiaren eta espazioaren azterketa, alderik alde zerrenda paraleloez zeharkatutako ohol luzeen bidez). Urte hartatik aurrera, zenbait arkitektura-proiektutan lan egin zuen (Caracasko Unibertsitate Hiria, mosaiko eta aluminiozko muralak eta beira-leihoak). 1958an Pintura Sari Nazionala irabazi zuen bere colorritmo horietako batekin.

1961ean beste aldi bat hasi zuen, erliebe zuri eta monokromoen zikloekin (Pintzela eta karratu zuria), eta gero, paper margotuen sailak egin zituen, pop-estiloko collage modukoak, tresna teknologikoak itsatsita eta guzti: Bonjour M. Braque.

Esperimentatzen jarraitu zuen, eta 1967an, makina artistikoak eta ludikoak eraikitzeari ekin zion, berriro. Une hartatik aurrera, adierazpide berrien bila hasi zen, eskulturaren alorrean, batez ere. Oterok kolorea, subjektua eta forma ezabatu zituen pinturatik, Kandinskiren antzera.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alejandro Otero Aldatu lotura Wikidatan
Other Languages