Aktibo korronte

Kontabilitatean, aktibo zirkulatzailea edo aktibo korrontea eskudirutan aise eta epe laburrera (urtebetea baino lehen) bihur daitezkeen enpresaren ondasun eta eskubideek osatzen dute, aktiboaren beste osagaia den aktibo finkoko elementuak ez bezala. Horrela, besteak beste, eskudirua, izakinak eta kobratu beharreko fakturak aktibo zirkulatzaile dira. Eskudirutan bihurtzeko ahalmenari buruz, aktibo zirkulatzaileko ondasunetan sailkapen hau egin daiteke: eskuragarriak (eskudirua, esaterako), bihurgarri ziurrak (aise saldu daitezkeen produktu bukatuak, esaterako) eta baldintzapeko bihurgarriak (zalantzaz kobratuko den faktura bat, esaterako).

Aktibo korrontearen ratioa, aktibo korronte totala zati pasibo korronte totala kalkulatzen da. Normalean, enpresaren likidazioa kalkulatzeko erabiltzen da, horrela betebeharrak epe motzera bete ditzaken ikus daiteke.

Other Languages
العربية: أصل متداول
català: Actiu corrent
English: Current asset
français: Actif circulant
Bahasa Indonesia: Aset lancar
日本語: 流動資産
한국어: 유동자산
македонски: Тековна актива
Nederlands: Vlottende activa
português: Ativo circulante
українська: Оборотні засоби
Tiếng Việt: Tài sản lưu động
中文: 流動資產