Aitor Gorosabel

Aitor Gorosabel
AitorGorosabel2.jpg
Bizitza
Izen osoaAitor Gorosabel Garai
JaiotzaEibar1970eko otsailaren  2a (48 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakgitarra-jotzailea
KidetzaSu Ta Gar
Genero artistikoaheavy metala

Aitor Gorosabel Garai (Eibar, Gipuzkoa, 1970eko otsailaren 2a - ) Su Ta Gar taldeko gitarra-jotzaile solista, kantari eta konpositore nagusia da.

  • biografia

Biografia

Lau senideetatik hirugarrena da. Eibarren jaio zen 1970eko otsailaren 2an. Bere anaia-arreba guztiek dute lotura musika munduarekin. Arreba biak, Aintzira eta Amaia, musika irakasleak dira, eta bere anaia nagusia Mikel "Norton" E.H Sukarra taldeko kantaria eta gitarra jotzailea da.

Aitor lauzpabost urterekin hasi zen pianoa jotzen bere anaia-arrebekin batera eta OHO-ko lehenengo hiru urteetan solfeo eta piano ikasketak egin zituen. Horrez gain Euskal Herriko Unibertsitatean publizitatea ikasi zuen.

12 urterekin gitarra klasikoa hartu zuen eta "Norton" imitatuz ikasteari ekin zion. Ondoren Joko zituen lehenengo kantuak punk sailekoak izango ziren; La Polla eta Eskorbuto bezalako Euskal Herritar taldeak mirestuz. 16 urterekin Heavy Metala ezagutu zuen Accept, Judas Priest, Faith No More edo Metallica bezalako taldeen eraginez, horrela, gitarra elektrikoarekin hasi zen "Napalm" talde Eibartarreko gitarra jotzaileak emandako lehen ikastaldiekin. Ondoren autodidakta gisa jarraitu zuen.

1987an, ikastolako ezagunak zituen Xabier Bastida, Asier Osoro eta Borxa Arrilagarekin elkartu eta denen artean Su Ta Gar taldea osatu zuten.

Gaur egun taldearekin bederatzi estudioko diska kaleratu ditu, zuzeneko 3 disko eta 3 bideorekin batera. Azken diska 2012an atera dute Ametsak pilatzen izenarekin.

Bakar lanean ere atera izan ditu abesti batzuk ere. Esate baterako bere anaia Mikel Norton ekin batera Euskal Herriko Unibertsitatearentzat 2004an atera zuen "Hesi artean" abestia edota 1993an Egunkariaren ekitaldi baterako eta hamar urte geroago Su Ta Gar en Itsasoz beteriko mugetan diskan sartuko zuen Zu zara Egunkaria abestia hain zuzen ere.

Honez gain parte hartze ugari egin ditu, esate baterako EH Sukarra, Koma, Idi bihotz, Lor edota Legen Beltza bezalako musika taldeekin, Bildu koalizioaren kantuan eta baita Pirritx eta Porrotx pailazoekin ere.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aitor Gorosabel Aldatu lotura Wikidatan


Other Languages
espaƱol: Aitor Gorosabel