Agustina Bessa-Luís

Agustina Bessa-Luís
Datu pertsonalak
Izen osoa Agustina Bessa-Luís
Jaio 1922ko urriaren 15a (95 urte)
Vila Meã, Amarante ( Portugal)

Agustina Bessa-Luís ( portugesez, ɐɣuʃˈtinɐ ˈbɛsɐ luˈiʃ; Vila Meã, Amarante, Portugal, 1922ko urriaren 15a) eleberrigile portugaldarra da.

Gizabanakoaren bizitza, denbora eta emakumea dira haren obrako gai nagusiak, eta askatasun estetikoa, fantasia, metafora ugariak eta munduaren ikuspegi sinbolikoa, berriz, ezaugarri nagusiak. 1948an argitaratu zuen lehen eleberria, Mundu dataduna. Gero beste eleberri asko idatzi zituen, hala nola Os Super-Homens ( 1950, Supergizonak), A sibila ( 1954), Os Incuráveis ( 1956), A Muralha ( 1957, Harresia), As Relaçoes Humanas trilogia ( 1964-66, Gizakien arteko harremanak), Crónica do Cruzado Osb. ( 1976, Osb gurutzedunaren kronika), Os meninos de Ouro ( 1983, Ouroko haurrak). Eleberri historiko eta biografikoak ere idatzi ditu: Fanny Owen ( 1979), Sebastiao José ( 1981) eta Memórias Laurentinas ( 1996), besteak beste.

  • erreferentziak

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-09-21 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Open Data Euskadi webgunean.


Other Languages