Achird

, +57° 48′ 54.68″

Eta Cassiopeiae
Cassiopeia constellation map.svg
Eta Cassiopeiae justu Alpha Cassiopeiaren ezkerrean
Behaketa data
Garaia J2000      Ekinokzioa J2000
KonstelazioaCassiopeia
Igoera zuzena00h 49m 06.29070s
Deklinazioa+57° 48′ 54.6758″
Itxurazko magnitudea (V)3.44/7.51
Ezaugarriak
Mota espektralaG0 V + K7 V
U−B kolore indizea+0.02/1.03
B−V kolore indizea+0.58/1.39
Aldakor motaRS CVn
Astrometria
Abiadura erradiala (Rv)+10.0 ± 0.1 km/s
Berezko mugimendua (μ) IZ: 1086.59 mas/u
Dec.: –59.43 mas/u
Paralajea (π)167.98 ± 0.48 mas
Distantzia19,42 ± 0,06 au
(5,95 ± 0,02 pc)
Orbita
KideaEta Cassiopeiae B
Orbita-aroa (P)480 u
Ardatz erdihandia (a)11.9939"
Eszentrikotasuna (e)0.497
Okerdura (i)34.76°
Nodoaren luzera (Ω)98.42°
Periastron garaia (T)1889.6
Periastron argudioa (ω)
(bigarrena)
88.59°
Zehaztasunak
η Cas A
Masa0.972 ± 0.012 M
Erradioa1.01 R
Argitasuna1.29
Tenperatura6,087 ± 60 K
Metaltasuna [Fe/H]–0.31 dex
Biratze abiadura (v sin i)3.15 km/s
Adina5.4 ± 0.9 Gu
η Cas B
Masa0.57 ± 0.07 M
Erradioa0.66 R
Argitasuna0.06
Tenperatura4036 ± 150 K
Beste izendapenak
Achird, η Cas 24 Cassiopeiae, ADS 671, BD+57°150, GCTP 155, GJ 34, HD 4614, HIP 3821, HR 219, LHS 123/122, LFT 74, LTT 10287, SAO 21732, Wolf 24, Struve 60, GC 962, CCDM J00491+5749.

Achird (Eta Cassiopeiae / η Cas) Cassiopeia konstelazioan dagoen izar bikoitz bat da.

Sistema honetako izar nagusia den η1 G3V espektro motako eta +3,45 magnitudeko nano hori bat da. Bere argitasuna eguzkiarena bainoa 1,3 aldiz handiagoa da, bere diametroa gure eguzkiarena baino %15 inguru handiagoa baino ez delarik, eta soilik 1,07 aldiz masa handiagoa du, guzti honek gure eguzkiaren oso antzeko egiten duelarik (G2V espektro motakoa dena). Egileren batzuk 9 eguneko orbita periodoa duen izar bitar espektroskopiko bat zela pentsatu zuten, baina hau jada baztertua izan da.

Bere kidea, η 2 K7V espektro motako eta +7,51 magnitudeko nano laranja bat da. Bere argitasuna gure eguzkiarenaren 0,07koa da, bere erradioa gure eguzkiarenaren erdia, eta bere masa eguzkiarenaren 0,42 da.

Bi izarrek euren masa zentruaren inguruan 480 urteko periodoko orbita batean, eta euren artean, batez beste 71 unitate astronomikoko distantzia dago, orbitaren eszentrikotasun handiaren ondorioz distantzia hori 36 eta 107 unitate astronomikoren artean aldatzea eragiten duen arren.

Eta Cassiopeiae sistema gurearen antzeko planetak izan ditzaketen gure eguzkiaren antzeko izarren zerrendan dago, Terrestrial Planet Finderrek ikertuko dituenak, alabaina, exoplaneten bilaketetan, egundaino ez da planetarik aurkitu han, eta sistemaren metaltasun baxuak (gure eguzkiarenaren erdia inguru), han planetak egotea oso litekeena ez izatea pentsarazten du.

Gainera, sei izar bikoitz optiko daude, benetan η1 eta η 2 baino askoz distantzia handiagora daudenak.

Other Languages
asturianu: Achird
bosanski: Eta Cassiopeiae
čeština: Achird
Deutsch: Achird
español: Achird
français: Eta Cassiopeiae
Bahasa Indonesia: Eta Cassiopeiae
italiano: Eta Cassiopeiae
한국어: 아키르드
Lëtzebuergesch: Achird (Stär)
Nederlands: Achird
português: Eta Cassiopeiae
slovenčina: Achird
svenska: Achird
中文: 王良三