Abodiko mendilerroa

Abodiko mendilerroa Nafarroako ipar-ekialdean dago, Mendebaldeko Pirinioen aurrean, Iratiko ingurunea Aezkoa eta Zaraitzuko ibarretatik banatuz. Mendebaldeko muturrean Taplako gaina eta ekialdekoan Ollokiako lepoa ditu, eta tartean "Alforjas"etako pausoa.

Irati ibaia bere beheko aldean eta Anduña erreka ekialdearen muturrean sortzen dira.

Tontorrak

Gora-behera handirik gabeko mendilerro laua da, 10 tontor 1.100-1.550 metro ingurutan kokatuta dituena, mendebaldetik ekialdera hauek direlarik:

  1. Berrendi (1.354 m)
  2. Ugaibel (1.243 m)
  3. Harri Eder Gaina (1.175 m)
  4. Auztarri (1.412 m)
  5. Goñiburu (1.464 m)
  6. Bizkarraundi (1.426 m)
  7. Idorrokia (1.492 m)
  8. Arrizabala (1.481 m)
  9. Abodi Mendebaldea (1.496 m)
  10. Abodi (1.533 m)
  11. Gaztanbidea (1.460 m)
Other Languages
español: Sierra de Abodi