501 Legioa

501 Legioa Star Warseko fikziozko unibertsoko talde militar bat da.

  • papera historian

Papera historian

501 Legioa klon soldaduen eliteko talde bat da, Jedi Tenpluan Darth Vaderrekin batera sartu zirenak. Euren armajantziko marka urdinek bereizten dituzte. Bere liderrik handienetako bat Rex Kapitain ospetsua izan zen, marka urdin horietaz aparte pertsonalizatutako kasko bat zeramana. Klon soldadu guztiak bezala Kamino planetan jaio ziren giza klonazio prozesuaren bidez, baina ez zuten euren entrenamendua Kaminon amaitu, baizik eta Coruscanten, Palpatinek eta honengandik gertuko talde batek kontrolatuak. Ezagutzen dela hau da bere kideetakoren batzuk 66 agindua betetzea eragotzi ahal izan zuten legio bakarra, Fivesi esker, tumore bat izan zuen legioko soldadu bat, honi esker, Rex eta bi soldadu jedien aurkako agindua betearazten zuen txiparekiko kontziente izan zirelarik.

Geonosiseko guduaren ondoren gerran zuten maltzurkeriagatik ezagunak izan ziren, Klon Gerretako gudu askotan parte hartuz, horietako nabarmenenak Mygeetokoa, non Ki Adi Mundiri behin-behineko laguntza eman zioten lantegi bat erasotzeko, izatez Kantzilerrak superlaser bat (Enperadoreak Heriotzaren Izarra Eklipse Suntsitzailearentzako erabiliko zuena) sortzeko nahi zuena, Feluciakoa, non Acklay beldurgarrien aurka borrokatu zuten eta Aayla Securari lagundu zioten, Kashyyykekoa, non Gree komandanteari Yoda iritsi arte defentsak mantentzen lagundu zioten, eta Utapaukoa, Obi-Wan Kenobi eta Cody komandanteari Grievous jeneralaren aurka borrokatzen lagunduz.

Gerrako azken egunetan konplexura Coruscantera eramanak izan ziren. Jedi Tenpluan 66 Agindua betearazteaz arduratu zirenak izan ziren, "Zaldunaren erorketa" deritzon operazioa. Darth Vaderren aginduetara bete zuten lehen misioa izan zen.

Errepublikaren erorketaren ondoren, Darth Vaderri egokitu zitzaizkion, Jediek jarri zioten segada batetik salbatu zutena. Legio honetako liderra Appo komandantea da, eta, honen heriotzaren ondoren, Bow komandantea.

Other Languages
español: Legión 501
italiano: Legione 501