27ko Belaunaldia

Sevillan 2011an 27ko poetei eskainitako iturria. Lana Antonio Barrionuevo Ferrerena da eta eskultura César Portelarena, bestetik.

27ko Belaunaldia Espainian 1920ko hamarkadan entzutetsu egin ziren idazle eta intelektual multzo bat izan zen. Estetikoki joera eta mugimendu artistiko heterogenoko artistak biltzen dituen arren, Europan garai hartan garatzen ari zen abangoardismoko korrontea eta espainiar tradizio kulturala bateratzea bilatzen zuten artistak jasotzen dituela aipatu izan da. 27ko Belaunaldia osatzen zuten idazle eta artista zerrenda onartuena hau da: Jorge Guillén, Pedro Salinas, Rafael Alberti, Federico García Lorca, Dámaso Alonso, Gerardo Diego, Luis Cernuda, Vicente Aleixandre, Manuel Altolaguirre eta Emilio Prados. Taldearen sorrera ofizialtzat 1927 urtean Sevillan Luis de Góngora espainiar poetari eginiko omenaldia hartzen da.

Other Languages
العربية: جيل 27
bosanski: Generacija '27
čeština: Generace 27
suomi: Ryhmä '27
日本語: 27年世代
Nederlands: Generatie van '27
polski: Pokolenie 27
português: Geração de 27
slovenščina: Generacija 27
српски / srpski: Генерација 1927.
svenska: Generation 27