2010eko Errioxako Itzulia

2010eko Errioxako Itzulia
Lasterketaren xehetasunak
Data2009.eko azaroak 30
HerrialdeaESP Espainia
Dokumentazioa Wikidata-logo S.svg

2010eko Errioxako Itzulia txirrindularitza itzuli honen 50. edizioa izan zen. 2010eko apirilak 25ean ospatu zen, Tierra de Cameros eta Errioxa Garaian zehar eginiko zirkuitu batean (kilometro batzuetan Soriako probintziatik eta Arabatik ere igaro zirelarik) Logroñon hasi eta amaituz, 199,5 kilometroko ibilbide bat eginez.

Proba UCI Zirkuitu Kontinentaletako UCI Europe Tourreko 1.1 mailaren barnean egon zen.

Aurreko egunean 2010eko Laudioko Sari Nagusian parte hartu zuten talde berberek parte hartu zuten. Hala, 109 txirrindulariko pelotoi bat osatu zuten, talde bakoitzeko 8 txirrindularirekin (Footon-Servetto, Carmiooro-NGC eta Heraklion Kastro Murcia izan ezik, proba 7 txirrindularirekin hasi zutenak, 109 horietatik proba 84k amaitu zutelarik.

Garailea Ángel Vicioso izan zen, bere iheskidea izan zen Aitor Perez Arrieta garaituz. Hirugarren Marcos García izan zen, Vicioso eta Perez Arrietaren atzetik zihoan hirukote batean eginiko esprint bat irabazi ondoren.

Gainontzeko sailkapenen garaileak honakoak izan ziren: John Martinez mendikoan eta konbinatuan, Oleg Txuzda tarteko helmugenean, Fabio Duarte esprint berezienean, Romain Sicard 23 urtez azpikoenean, Pablo Lastras lehiakortasunarenean eta Caisse d'Epargne taldekakoan.

  • azken sailkapena

Azken sailkapena

2009 << 2010eko Errioxako Itzulia >> 2011
Postua Txirrindularia Taldea Denbora
1.  Espainia Ángel Vicioso  Espainia Andalucía-Caja Granada 5o 35' 10"
2.  Euskadi Aitor Pérez Arrieta  Espainia Footon-Servetto m.t.
3.  Espainia Marcos García  Espainia Xacobeo Galicia + 17"
4.  Frantzia Jérôme Coppel  Frantzia Saur-Sojasun d.b.
5.  Espainia David Arroyo  Espainia Caisse d'Epargne d.b.
6.  Espainia Tino Zaballa  Portugal Loule-Louletano + 37"
7.  Espainia Alberto Losada  Espainia Caisse d'Epargne d.b.
8.  Kolonbia Fabio Duarte  Kolonbia Café de Colombia-Colombia es Pasión + 55"
9.  Euskadi Romain Sicard  Euskadi Euskaltel-Euskadi + 1' 36"
10.  Costa Rica Andrey Amador  Espainia Caisse d'Epargne d.b.
Other Languages