2004ko martxoaren 11ko atentatuak

2004ko martxoaren 11ko atentatuak
Monumento a los ausentes 001.jpg
Hildakoen omenezko monumentua.
LekuaMadrilgo aldiriko tren sarea
Data2004ko martxoaren 11a
Eraso motaAtentatu terrorista
ArmakMotxila-bonbak
Heriotzak191
Zaurituak2.050[1]
EgileakZelula jihadista

Madrilgo 2004ko martxoaren 11ko atentatuakeuskaraz M-11 izenaz ere ezagunak (11-M gaztelaniaz)— Madrilgo aldirikoen tren sareko 4 trenetan egindako eraso terroristak izan ziren, Europako historia osoko handiena.

Espainia eta Europan egindako atentaturik handiena, goizeko zortzietan ia-ia aldi bereko 10 lehergailuk eztanda egin zuten lau trenetan. 191 lagun hil eta 1.700 baino gehiago zauriturik suertatu ziren.[2][3] Beranduago, poliziak lehertu ez ziren beste bi bonba kontrolpean lehertu zituen, eta hirugarren bat indargabetu zuen. Azken honi esker, errudunen lehen zantzuak aurkitu ziren. Aste batzuen ostean, poliziak Leganésen aurkitu zuen komando islamista. Ezkutatzen zituen etxebizitza eztandarazita, terrorista denak eta GEO polizia bat hil ziren.[4]

Espainiako Auzitegi Nazionalak hainbat islamiar terroristei egotzi zizkieten atentatuen egiletza.

Atentatuen deskribapena

Hildakoen omenerako gunea Atochako geltokian.

Atentatua lau tren desberdinetan gertatu zen, goizeko ordu jendetsuenean (07:36-07:40-etan). Lau tren hauetan lehergailu kopuru handiko 10 motxila eta boltsek eztanda egin zuten. Eztandako arrastoak analizatuta, zientzialariek dinamita erako lehergailuak zirela jakin zuten, eta eztanda egin ez zuen eta Renault Kangoo autoko arrastoak analizatuta, lehergailua, Goma-2 ECO zela jakin zuten. Eztandak Atochako geltokian, Pozo del Tio Raimundo geltokian, Santa Eugenian, eta Tellez kalearen parean, Atocharantzko norabidean, gertatu ziren. Atochan 3 eztanda izan ziren, Raimundon 2, Santa Eugenian bakarra eta Tellez kalearen pareko trenbidean 4. Raimundo eztandarazi ez zuen beste lehergailu bat aurkitu zuten, 500 gramo Goma-2 ECOrekin, telefono mugikor bidez lehertaraziko zuena.

Other Languages
Bahasa Indonesia: Bom Madrid, 11 Maret 2004
srpskohrvatski / српскохрватски: Napadi u Madridu 2004.