1993ko Italiako Giroa

1992 << 1993ko Italiako Giroa >> 1994
Sailkapenak 21 etapa, 3702 km
Nagusia   Nafarroa Miguel Indurain 98h 09' 44s
Puntuak   Italia Adriano Baffi 228 p.
Mendia   Italia Claudio Chiappucci 42 p.
Intergiroa   Txekia Ján Svorada 53h 10' 33s
Taldeak   Italia Lampre

1993ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 76. edizioa izan zen. 1993ko maiatzak 23 eta ekainak 13 artean ospatu zen, horietako lehena bi sektoretan banatua egon zen 21 etapatan banatutako 3702 kilometroko ibilbidea egin zelarik, garailea izan zen Miguel Indurainek, batez beste, 37,712 kilometro orduko abiaduran bete zituenak.

Faborito handia Miguel Indurain nafarra zen, 1991 eta 1992ko Frantziako Tourrak eta 1992ko Italiako Giroa irabazi zituena. Aurre egingo ziotenen artean italiar txirrindulari handi mordo bat zegoen, Franco Chioccioli, Gianni Bugno, 1990eko Espainiako Itzuliaren garailea izan zen Marco Giovannetti, eta guztien artean garrantzitsuena zen Claudio Chiapucci.

Giroa bi sektoretan banatutako etapa batekin hasi zen. Lehena iraupeneko etapa luze bat izan zen, eta bigarrena, 9 kilometroko erlojupeko bat. Moreno Argentinek irabazi zuen etapa luzea, eta hala, edizio honetako lehen liderra izan zen.

Azken kilometroetan mendateak zituzten etapa batzuk egon ziren arren, ez zen mugimendu askorik egon faboritoen artean, eta Argentin lider bezala iritsi zen 10. etapara, Indurainek kolpea jotzea espero zen 28 kilometroko banakako erlojupeko bat. Nafarrak ez zuen hutsik egin. Etapa irabazi zuen, txirrindulari gehienei minutu bat baino gehiago ateraz, eta lider bihurtu zen. Alabaina, hurrengo egunean, ihesaldi masibo baten ondoren, Bruno Leali bihurtu zen lider berri.

14. etapan, mendate garaietan hautaketa handi bat egin ondoren, Indurainek lidertza berreskuratu zuen. Egun horretan erabaki zen ze txirrindularik jokatuko zuten Giro hau irabazteagatik, Indurain, Chiapucci eta Piotr Ugrumov letoniarrak minutu bat baino gutxiagoko abantaila zuten. Apur bat atzeratuago, Massimiliano Lellik, Pável Tonkovek eta Vladimir Poulnikovek oraindik bazituzten aukerak.

Hurrengo egunetako mendiko etapek ez zituzten diferentzia berriak ezarri, eta hala iritsi zen Sestrieren amaitzen zen 55 kilometroko kronoigoerara, sailkapen nagusia ia erabat ziur erabakiko zuena. Espero zen bezala, Indurainek berriz irabazi zuen erlojupekoa. Soilik Ugrumov egon zen nafarragandik gertu etapa honetan, minutu bat baino gutxiagora amaituz. Chiapuccik lau minutu baino gehiago galdu zituen, hala ere, sailkapen nagusiko hirugarren postua mantentzea lortu zuelarik. Hurrengo etapa, azkenaurrekoa, oso mugitua izan zen, eta Ugrumov Indurain arazotan jartzen saiatu zen. Azkenean, nafarrari minutu erdi baino gehixeago jan zion arren, Ugrumovek bigarren amaitu zuen Italiako Giroa, Induraingandik 58 segundura.

Hala, Indurainek bere bigarren Italiako Giroa irabazi zuen jarraian, Milango podiumean berarekin batera Piotr Ugrumov eta Claudio Chiapucci egon zirelarik.

Etapak

Etapa Data Ibilbidea Kilometroak Etapa garailea Sailkapen nagusiko liderra
1.a a maiatzak 23 Porto Azzuro - Portoferraio 85   Italia Moreno Argentin   Italia Moreno Argentin
1.ab maiatzak 24 Portoferraio 9 (banakako erlojupekoa)   Italia Maurizio Fondriest   Italia Moreno Argentin
2.a maiatzak 25 Grosseto- Rieti 224   Italia Adriano Baffi   Italia Moreno Argentin
3.a maiatzak 26 Rieti- Scanno 153   Letonia Piotr Ugrumov   Italia Moreno Argentin
4.a maiatzak 27 Scanno- Marcianise 179   Italia Fabio Baldato   Italia Moreno Argentin
5.a maiatzak 28 Paestum Terme- Luigiane 210   Errusia Dimitri Konyshev   Italia Moreno Argentin
6.a maiatzak 29 Villafranca Tirrena- Messina 130   Italia Guido Bontempi   Italia Moreno Argentin
7.a maiatzak 30 Capo d'Orlando- Agrigento 240   Danimarka Bjarne Riis   Italia Moreno Argentin
8.a maiatzak 31 Agrigento- Palermo 140   Italia Adriano Baffi   Italia Moreno Argentin
9.a ekainak 1 Montelibretti- Fabriano 216   Italia Giorgio Furlan   Italia Moreno Argentin
10.a ekainak 2 Senigallia 28 (banakako erlojupekoa)   Nafarroa Miguel Indurain   Nafarroa Miguel Indurain
11.a ekainak 3 Senigallia- Dozza 184   Italia Fabiano Fontanelli   Italia Bruno Leali
12.a ekainak 4 Dozza- Asiago 239   Errusia Dimitri Konyshev   Italia Bruno Leali
13.a ekainak 5 Asiago- Corvara Alta Badia 220   Italia Moreno Argentin   Italia Bruno Leali
14.a ekainak 6 Corvara- Corvara 245   Italia Claudio Chiappucci   Nafarroa Miguel Indurain
15.a ekainak 7 Corvara Alta Badia- Lumezzane 263   Italia Davide Cassani   Nafarroa Miguel Indurain
16.a ekainak 8 Lumezzane- Borgo Val di Taro 181   Italia Fabio Baldato   Nafarroa Miguel Indurain
17.a ekainak 9 Varazze- Valle Varaita 223   Italia Marco Saligari   Nafarroa Miguel Indurain
18.a ekainak 10 Sampayre- Fossano 150   Italia Adriano Baffi   Nafarroa Miguel Indurain
19.a ekainak 11 Pinerolo- Sestriere 55 (banakako erlojupekoa)   Nafarroa Miguel Indurain   Nafarroa Miguel Indurain
20.a ekainak 12 Turin- Oropa 162   Italia Massimo Ghirotto   Nafarroa Miguel Indurain
21.a ekainak 13 Biella- Milán 166   Italia Fabio Baldato   Nafarroa Miguel Indurain