1755eko Lisboako lurrikara

1755eko Lisboako lurrikara
Garai haietako grabatua
Garai haietako grabatua
Tsunamiaren eragina
Data1755eko azaroaren 1a
Sorrera9:20 UTC
Magnitudea8,5-9,0 Mw
Motamegabultzada lurrikara
Kaltetutako eremua Portugal
 Espainia
 Maroko
TsunamiaBai
Hildakoak60.000-100.000 hildako

1755eko Lisboako lurrikara Richter eskalan 8,5-9,0 magnitudera iritsi zen lurrikara bat izan zen[1]. 1755eko azaroaren 1ean gertatu zen, Domu Santu jaiegunean.[2]

Lurrikarak, epizentroa Portugalgo San Bizente lurmuturretik 200 kilometrora izan zuen arren, eskualde osoari eragin zion. Lisboan bertan, gizabanako hilak 10.000 - 100.000 bitarte izan ziren.[3] Marokon 10.000 baino gehiago hil ziren, eta Espainian beste 5.000. Eragindako tsunamia Ipar Atlantiko osoan nabari zen. Lurrikararen ondorioz Lisboan sute bat gertatu zen.

Lurrikarak Portugalgo Erresumako tentsio politikoak indartu eta XVIII. mendeko nahi kolonialak aldatu zituen. Orduko filosofo ilustratuek ondo ikertu zuen fenomenoa, eta sismologia modernoaren sorburu izan zen.

Other Languages
Bahasa Indonesia: Gempa bumi Lisboa 1755
Bahasa Melayu: Gempa bumi Lisbon 1755
oʻzbekcha/ўзбекча: Lissabon zilzilasi