Írguite

Írguite ("Altxa zaitez") Darreu Asturiaseko gazte erakunde independentistak 2006ko hasieratik argitaratzen duen aldizkaria da, bere nazio bozeramalea izan nahi duena.

Lehenengo zenbakien argitaraldia mila alekoa izan da. Eduki kultural eta politikoak dauzka eta elkarrizketa eta iritzi artikuluak aurki daitezke bertan.

Zenbait tabernatan, Darréuren saltokietan eta bere webgunean aurki daiteke.

Bigarrena da argitaratutako azken zenbakia eta hurrengo hilabeteotan kalean izango da hirugarrena.


Ikusi, halaber

Other Languages
asturianu: Írguite
català: Írguite
español: Írguite
galego: Írguite