Çatal Höyük

Çatal Höyükeko zezen-buruak, Angora Museoan

Çatal Höyük[1] arkeologia-aztarnategia da, Konyako lautadan (Turkian) dagoena. Bertan egin diren lanek argi erakutsi dute Çatal Höyük Neolitoko hiria izan zela, ustez lehenbizikoa. Arkeologiaren aldetik, hamar maila bereizten dira. Berez hiria zaharragoa bada ere, karbono-14rekin egin diren frogen arabera, badirudi K.a. 6500 urtetik K.a. 5600 urtera izan zuela Çatal Höyükek garrantzirik handiena. Hiriko harresiak dantzako eta ehizako irudiak ditu margotuta apaingarri gisa; aipatzekoa da han agertzen den zezen handia. Aurkitu diren ontziak eta zeramikak biribil antzekoak dira, alboetan heldulekuak dituztenak, kolore bakarrekoak eta apaingarririk gabeak. Emakumezkoen irudi txiki ugari agertu dira, harriz eta buztinez eginak gehienak, eta badirudi emankortasunaren gurtzarekin zerikusirik badutela eskultura horiek (ama-jainkosa). Ehun-hondakinak ere aurkitu dira. Dena dela, Çatal Höyükeko aztarna ezagunenak eta berezienak hiriko hormetan margotuta dauden zezen-buruak dira, eta baita lurrean sartuta aurkitu diren adar-ilarak ere.

Zeramikagintza eta obsidianazko tresnak egitea gorantza zihoazen industriak ziren; Anatoliako urrutiko guneekin harreman komertzialak izatea ahalbidetzen zien horrek, eta trukean, Mediterraneoko maskorrak eta Siriako silexa lortzen zituzten. Zura eta kobrea ere lantzen zituzten.

  • erreferentziak

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Çatal Höyük Aldatu lotura Wikidatan
  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Open Data Euskadi webgunean.

Other Languages
العربية: كاتال هويوك
azərbaycanca: Çatalhöyük
беларуская: Чатал-Хююк
български: Чаталхьоюк
bosanski: Çatalhöyük
català: Çatalhöyük
Cebuano: Çatalhöyük
čeština: Çatal Hüyük
словѣньскъ / ⰔⰎⰑⰂⰡⰐⰠⰔⰍⰟ: Чаталхѷюкъ
Deutsch: Çatalhöyük
Ελληνικά: Τσαταλχογιούκ
English: Çatalhöyük
Esperanto: Çatal Höyük
español: Çatalhöyük
français: Çatal Höyük
עברית: צ'טלהויוק
hrvatski: Çatal Höyük
italiano: Çatalhöyük
ქართული: ჩათალჰოიუქი
한국어: 차탈회위크
lietuvių: Čatal Hiujukas
latviešu: Čatalhjujuka
Nederlands: Çatalhöyük
português: Çatalhüyük
română: Çatalhöyük
русский: Чатал-Хююк
srpskohrvatski / српскохрватски: Çatalhöyük
Simple English: Catal Huyuk
slovenščina: Çatalhöyük
српски / srpski: Чатал Хојук
svenska: Çatalhöyük
Türkçe: Çatalhöyük
українська: Чатал-Гьоюк
中文: 加泰土丘